Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erasoaldi (447 agerraldi, 49 liburu eta 206 artikulutan; ETCn 4.820 agerraldi) 1 iz erasotzea, erasotzen den aldia.

Ezin hiria hartu erasoaldi bakar batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Afganistango Armadako soldaduek erasoaldia egin zuten herenegun Kandaharren.  Berria - Mundua   2006-04-16

Bigarren erasoaldia lehenaren aldean are gogorragoa izan zen, eta soldadu bakar bat baizik ez zen itzuli onik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.

Hirugarren erasoaldi hura beste biak baino laburragoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 79. orr.

Israelgo Armada, Jabaliako errefuxiatu gunean zein Beit Hanoun eta Beit Lahia hirietan sartu zen erasoaldia abiatzean.  Berria - Mundua   2004-10-17

Erasoaldiari ekin diote azkenean, egunsentiko lehen argi perla-kolorea lagun, baina kemengabetuta daude gure burdin hesi parera hurbiltzerako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 172. orr.

Israelen erasoaldia eteteko NBEko ebazpenari betoa jarri diote AEBek.  Berria - Mundua   2004-10-07

Erasoaldiaren hasieran, 3 misil jaurti zituen gerra helikoptero batek.  Berria - Mundua   2004-09-03

Erasoaldiak eragin dituen biktima zibilen kopururik, ordea, ez zuten zehaztu.  Berria - Mundua   2004-11-12

Bi erasoaldiak atzera bota zituzten defendatzaileek ausardia biziaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.

Erasoaldiak «segurtasun egoera» ezarri arte iraungo zuela jakinarazi zuten okupazio indarrek.  Berria - Mundua   2004-09-10

Shamil Basaiev Txetxeniako gerrillari independentisten buruzagiak atzo aldarrikatu zuen berak zuzendu zuela ekainean Ingushetian eginiko erasoaldia.  Berria - Mundua   2004-07-28

Haren segidako erasoaldiak Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerra deitu zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Argi eta garbi sumatzen zituen deabruen erasoaldiak bere kontra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.

Iruña Okako alkatea Javier Martinezek (PSE-EE) honela hitz egin zuen erasoaren ondoren: «Horrelako erasoaldiek ez gaituzte beldurtuko eta lanean jarraituko dugu gure udalerriaren alde».  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Erasoaldian 10.000 eta 15.000 soldadu inguru parte hartzen ari dira orotara.  Berria - Mundua   2004-11-10

Jaunaren ardiek berari jarraitu zioten larrialdian eta erasoaldian, lotsabidean eta gosean, gaixoaldian eta tentaldian, eta gainerako guztietan; eta ordainez, amaigabeko bizitza hartu zuten Jaunarengandik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Erasoaldia 250 kiloko bonbez eta bonba su-eragilez burutu zela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Inoiz sentitu gabeko hotz min baten erasoaldiek sorgortuta nituen gorputz-atal guztiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Iparraldeko frontean ibili zen batik bat, Bilboko erasoaldian.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 23. orr.

«PPren erasoaldi bakoitzean» PSOEk atzera egiten duela uste du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Lerro urdinean kontrolatu behar dugu kontraerasorik egin ez dezan eta sakontasunez egin behar ditugu erasoaldiak, hegaletatik sartuta.  Berria - Kirola   2004-02-13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erasoaldi handi bat, aitortu zidanan, eta lasterka batean itzuliko omen ditun Berlinera, buztana hanka artean dutela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Iraken inbasioaz geroztiko erasoaldi handiena hasi dute AEBek, Samarran.  Berria - Mundua   2006-03-17

Aristidek ez du erasoaldi armatu bati erantzuteko gaitasunik.  Berria - Mundua   2004-02-27

Erasoaldi bortitza abiatu zuen atzo Israelgo Armadak Gazako iparraldearen aurka.  Berria - Mundua   2004-06-30

Kurdistango Langileen Alderdiaren kontrako azken urteotako erasoaldi gogorrena abiatu zuen ostegunean Turkiako Armadak.  Berria - Mundua   2006-03-26

Ni lasterka aterea nintzen iragartzeko Federico Barbarossak, erasoaldi sutsu baten ondorioz, plater eta baso guztiak txikituak zituela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Erasoaldi arrakastatsu baten harrapakina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Kanpokoen gol batek urduritasuna sor zezakeen Athleticengan, baina Valverderen taldeak ez zeukan azken unean komeririk pasatzeko gogorik, eta turkiarren erasoaldi labur hori etetea lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-10-01

Nik nahiago nuen aldian-aldian neure bidea asmatzea, mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Eta noiz baionetazko erasoaldia?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Hasi dute elkarren arteko erasoaldi beltza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

Lucindak ez zuen espero bat-bateko erasoaldi hura eta ia joan zitzaion edatekoa kontrako eztarritik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Kasuen artean, epe luzeko kartzelaldiak ez ezik, etengabeko erasoaldiak, mehatxuak eta atxiloketak ere badaude, baita hainbat erailketa ere.  Berria - Kultura   2004-11-14

Bestela, sasi-sentiberatasunezko erasoaldiek ezustean harrapatzen gaituzte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Lehen erasoaldia nirea izanik, orain defentsa lana egitea egokitzen zitzaidan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Faxisten hegazkin erasoaldiren batek kalteturik, hantxe zegoen gure patruila-ontzietako bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

Sri Lanka Gobernuko Bakerako Idazkaritzaren buru Palitha Kohonak aire erasoaldia «ekintza bakana» dela esan zuen.  Berria - Mundua   2006-04-27

Nola antolatuko duzu musika erasoaldia?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.

Kanoiek huts eginez gero,eskuko iskiluekin egin beharko ote genion aurre erasoaldi bati.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Gure artean gauzak okertzen hasi zirenetik (hasieran grazia egiten diguten gauza berberek sortzen digute gero ondoeza) maiz izaten zituen maitasun erasoaldi horiek.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

Nerbio erasoaldi luze bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 347. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako erasoaldi (6); azken urteotako erasoaldi (4); beste erasoaldi (7); beste erasoaldi bat (3); beste erasoaldi batean (3); du erasoaldi (3); erasoaldi bat (6); erasoaldi batean (5); erasoaldi bortitza (3); erasoaldi bortitzena abiatu (3); erasoaldi egin (4); erasoaldi gogorra (7); erasoaldi gogorrena (6); erasoaldi gogorrena abiatu (3); erasoaldi handi (4); erasoaldi handi bat (3); erasoaldi handia (5); erasoaldi honek (3); erasoaldi hura (4); erasoaldi militar (3); erasoaldi militarra (5); kontrako erasoaldi (6); kontrako erasoaldi gogorra (3); ppren erasoaldi (3); urteotako erasoaldi (5); urteotako erasoaldi gogorrena (3)

abiatu zuten erasoaldia (3); ari den erasoaldia (4); armadaren erasoaldia (4); aurka erasoaldia (3); aurkako erasoaldia (10); bigarren erasoaldia (4); den erasoaldia (4); egindako erasoaldian (9); erasoaldia abiatu (11); erasoaldia abiatu zuen (3); erasoaldia egin (9); erasoaldia egin zuen (3); erasoaldia egin zuten (3); erasoaldia egiteko (3); erasoaldia eta (4); erasoaldia eteteko (3); erasoaldia gogortu (3); erasoaldia hasi (4); erasoaldia prestatzen (3); erasoaldia prestatzen ari (3); erasoaldian beste (3); erasoaldian parte (4); erasoaldiaren aurka (3); erasoaldiaren helburua (5); erasoaldiaren ondoren (3); erasoaldiaren ondorioz (3); erasoaldiari aurre (3); eta erasoaldiak (5); gaitzetsi zuen erasoaldia (3); hasitako erasoaldia (3); indarren erasoaldia (3); izan zen erasoaldia (3); kontrako erasoaldia (6); kontrako erasoaldia prestatzen (3); zen erasoaldia (5); zen erasoaldiaren (4); ziren erasoaldian (3); zuen erasoaldia (9); zuen erasoaldian (5); zuten erasoaldia (9)

bi erasoalditan (3); edo erasoaldiren (3); edo erasoaldiren bat (3); erasoaldiren bat (4); erasoaldiren bat sortu (3); estuasun edo erasoaldiren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus