Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraso2 1 iz erasotzea. (ikus eraso aditzaren konbinatorian eraso izenaren agerraldi maizkoenak).
2 (kiroletan)

Carvalhok eta Andradek erraz, oso erraz mozten zituzten eraso guztiak.  Berria - Kirola   2004-07-01

Portlanden erasoa ez zen izan, inondik inora, Txapeldunen Ligako finalean ari den talde handi bati dagokiona.  Berria - Kirola   2006-04-23

Zelai erdiko jokalariak ez ziren inondik inora ageri, eta horren ondorioz, Bouma eta Stam atzelariek zuten erasoarekin zubia egiteko ardura.  Berria - Kirola   2004-07-01

Helmugatik gertuago berriro ere erasoa jotzen saiatu naiz, taldea hautsi badut ere ez zait guztiz ondo irten, azken hirukotean Pozzatto sartu delako, bizkorrena alegia.  Berria - Kirola   2004-07-11

Ordu arte, Reala erasoko jokoan ekimena bereganatzen saiatzen zen, baloia edukiz eta joko polita eta ikusgarria eginez.  Berria - Kirola   2004-11-25

Kontuak kontu, Osasunak erasoko bost jokalari galdu ditu.  Berria - Kirola   2006-01-13

Atea hutsean mantentzea, hori zen helburu nagusia, erasoari uko egin gabe, baina seguru jokatuta.  Berria - Kirola   2004-11-25

Baloia berreskuratutakoan erasora egiteko grina gutxi erakusten zuten Javier Aguirreren mutilek.  Berria - Kirola   2004-10-27

Erasorako ahalmena du, eta gainera, hau dio Lagisquetek: «Oraindik badugu hobetzeko tarterik».  Berria - Kirola   2004-09-07

Hondarribia-Irunek erasoan saskipean jokatzea erabaki zuen, eta fruitu onak eman zizkion (13-4).  Berria - Kirola   2006-01-08

Erasoan itolarrian eta argirik gabe jardun ziren, askotan saskira jaurti ezinik.  Berria - Kirola   2006-01-08

Laurden osoan zortzi puntu baino ez zituen sartu Hondarribia-Irunek, eta eskerrak espainiarrak ez ziren erasoan oso fin ibili (38-41).  Berria - Kirola   2006-01-08

Jokalari bat oso ona izan defentsan, baina erasoan ez badaki jokatzen, ez genukeen fitxatuko.  Berria - Kirola   2004-09-30

Erasoan Vargas (bost gol) eta Anusic (sei) izan ziren onenak.  Berria - Kirola   2004-05-16

Erasora jotzen dute etengabe, eta bizkarra hartzeko abantaila izan daiteke hori guretzat.  Berria - Kirola   2004-10-24

Frantzia eraso bizian ari zen, Elizaldek baloia berdegunetik jaso, eskuinera pasea egiteko keinua egin eta hagetara jo zuen zuzenean.  Berria - Kirola   2004-02-15

Vicioso ez zen gustura, eta eraso bortitza jo zuen.  Berria - Kirola   2004-06-05

Zazpigarren itzulian, ordea, Van der Lindenek agerian utzi zituen bere indarrak eraso bortitz batekin.  Berria - Kirola   2004-01-07

83. kilometrora arte ez zen eraso arrakastatsurik izan.  Berria - Kirola   2004-06-16

Nafarrek eraso sendoagoa erakutsi beharko dute kanporaketa gainditzeko.  Berria - Kirola   2006-02-26

Eskarmentua dutenek, ordea, eraso eraginkorrena, mingarriena, malda bukatzen denean jotzen dute, gaina harrapatuta lasaitzeko joera izaten baitute jazarpena egiten duten taldeek.  Berria - Kirola   2004-07-11

Cunegok eta Simonik bi edo hiru taldekide izan zituzten alboan uneoro, gehien komeni zitzaien erritmoa jartzeko, eta eraso ahaleginak zailtzen zituen erritmo itoa jarri zuten Bertagnolik, Szmydek eta Eddy Mazzolenik.  Berria - Kirola   2004-05-29

Defentsan erritmo bizia ezarriz eta eraso trantsizio bizkorrekin Baskoniak aise zabaldu zuen markagailuko tartea.  Berria - Kirola   2004-10-05

Joventut ACB Ligan eraso joko biziena, ikusgarrienetakoa egiten duen taldea delako.  Berria - Kirola   2006-01-28

Osasunak nahiko eroso eusten zien Castelloren eraso jokaldiei.  Berria - Kirola   2004-10-27

Defentsa itogarria, eraso sistema errazekin nahasten dute.  Berria - Kirola   2006-01-22

Azken tartea polita izan zen, baina eraso festa hasi aurretik ere ez zen itsusia izan.  Berria - Kirola   2004-07-11

3 eraso egin

Aldi hartan, Siriako errege Hazaelek Gat hiriari eraso egin eta hartu zuen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 12,18

Iratiko basotik igaro ziren biak, eta zenbait basurdek eraso egin zieten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Sugeek, amorru bizian, eraso egiten diote.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

Han, Langogne herrian, emakume bati eraso egin zion piztia batek eta zauritu, zaprastatu eta erdi jan ere bai ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 53. orr.

Katuak, orduan, bere burua egokiera horretan ikusirik, ihes egin ezinik, jiratu, atzaparrak luzatu, eta eraso egingo dio txakurrari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Bet-Basira heldurik, inguratu eta eraso egin zion egun askotan, gudu-tramankuluak erabiliz.  Elizen arteko biblia   1 M 9,64

Gaixtagin gazte batzuek eraso egin diote eta 200 dolar ebatsi.  Herria   2004-11-25

Elkartu ziren, bada, bost erregeak, beren armadekin, eta Gabaon inguratuta, eraso egin zioten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.

Itsas bazterrean ezkutaturik jarriko ziren, Telemako noiz itzuliko, eta eraso egingo zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Gainera, uste al duzu Jaunaren baimenik gabe etorri naizela toki honi eraso egin eta hondatzera?  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,25

Gaztelukoak geldirik egon ziren, eraso egin gabe; hurrengo egunean eraso egitea pentsatua zuten, basoaren alde batean talde handi bat ezkutaturik baitzeukaten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 74. orr.

Aldi berean, idumearrek ere, gotorleku egokien jabe eginik, juduei eraso egiten zieten.  Elizen arteko biblia   2 M 10,15

Gudarostea, lubaki karlistei kanoiez eraso egin ondoren, aurrera zihoan, eta etsaia bere posizioak uzten ari zen, harresietan babes hartuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Oraintxe dut eraso egiteko momentua, oraintxe erakutsi behar diot nolako iltzailea naizen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 180. orr.

Sakonean bazekien galdu-gordean zebilen tigrea zela, eta eraso egiteko abagune egokia noiz etorriko zain zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.

Nondik sortzen den elkarri eraso egiteko nahia.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 57. orr.

Unibertsitate batzuetatik, zientziaren eta jakintzaren akademiatik hain zuzen ere, eraso egin zaio zientziari, zientzia bera espezialista batzuen ustezko asmakizuna besterik izango ez balitz bezala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 165. orr.

Airbusi eraso eginez erantzun dio Bushek MMEren zigorrari.  Berria - Ekonomia   2004-11-28

Hitz egin zuenean, niganantz makurtu zen apur bat eta lurrin sarkor hark eraso egin zidan berriro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.

Ni xake jokalaria nintzen eta banekien partidak ez direla irabazten bigarren mailako piezak hartuz, erregeari zuzenean eraso eginez baizik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus