Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Isil hadi, Simon-Pierre, ez duk eguna -erasiatu zuen Benoit bere anaiak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.
Duela urtea Jakes Haundiak erasiatu zuen Sarkozy erranez: "Je décide, il exécute". Herria 2005-07-21
Zorri zikiratzen aments? -erasiatu zuen, zakarki, bilkuratik ateratzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
"Sobera fite zoazte!" erasiatu zituen gizon xaharrak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 128. orr.
Espainia honengatik erasiatzen ote digute oldarkor "zu espainola zara ala ez" dontsu hori? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
Bar des Amis-ko nagusiak klienteren batekin sobera denboraz solasean ikusten zuenean, beti erasiatzen zuen, ahoan bilorik gabe. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.
Ez zegoen Barbeito isilduko zuen fraiderik, jo ere ez zuten egiten jadanik, erasiatu baino ez zuten egiten mesedez egon zedila hamar minutu hitzik egin gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.
Erran dit ere, doi bat erasiatzen ninduela, euskal literaturaz, gure historiaz, hemengo ekonomiaz deus guti nakiela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 19. orr.
Munhorantz zihoalako usu erasiatzen zuen amak, ahoak eman ahala: alferkeria leporatzen zion, hilen gaitun, zer eginen dinagu hitarik, urde zikina edo haur ustela-ka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.
Gurasoek, alabaina, lehen motako ekintzak gaitzetsiz eta horiengatik beren seme-alabak maiz erasiatuz, eta, alderantziz, bigarren motakoak aholkatuz eta haiek goraipatuz, lortu dute ekintza haiei Tristurazko zirrarak lotzea eta hauei, berriz, Poztasunezkoak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.
Gogoan neukan, Jessicaren omore txarra kontuan atxikiz, bi milagarren urte honetan, egunak erasiatua, larderiatua, gogorki akuilatua, hastiatua, gaitzetsia eta honenbestez kanporatua izaten higatu nuela. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.