Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erasialdi (orobat erasia aldi) iz
Amaren erasialdia eta aitaren hira pairatuko zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 28. orr.
Aita, Pierresekin mintzatu zelakoan goizeko mezatik landa, angelusaren tenoreko zazpiak, ardurenean erasialdi galanta bildurik ginen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Jende gisako baliorik ez bazenu bezala, belarri barnea erretzerainoko erasialdi ederrak ere bildu dituzu zuretik kantitu gabe. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 129. orr.
Ezbehar honengatik erasia aldi bortitz bezain egokiaren ihardukitzera apailatu ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
Txokok lanetik erasia aldi ederra bota zion, telefonoak eta beren ibilerak susmopean zirela frogatzen hasia zelako. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.