Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bisitariari ahoaren zabaltzeko betarik utzi gabe, erasiaka hasi zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.
Berehalaxe aspertzen dira, eta erasiaka hasten, zeharo bihozgabea zarela eta abar esanez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.
Ez dakit zerk begiratu ninduen erasiaka hastetik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Batzu erasiaka, agorril hortan preseski gobernua ez dela aski mugitu, ez aski goiz eta ez behar bezala gisa guziz. Herria 2003-09-04
Gurutzatzen nituen begitarte akituak eder kausitzen nituen eta nioen, edozein amodio itxura aldatzailea zela, bikote bat elkarri erasiaka hauteman nuen arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 62. orr.
Madriletik alde bat erasiaka ari dira Frantziari, frantses poliza sobera lazoa dela. Herria 2001-04-05
-Bakarrik milesker? -Mozorroaren beheko ahotsak erasiaka ari zela zirudien-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.
Marysek alabaina hutsak eta akatsak baizik ez zizkion aurkitzen, eta bakarretan Jakes semeak, andrearen ildotik, erasiaka erabiltzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 48. orr.
Erotu ginen biak orduan, eta zernahi erran genion zaintzaleari, erasiaka eta oihuka: ea zer eginen ote ziguten isilarazteko? Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 100. orr.