Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zilegi izan bekit ene erasiaren bururatzea Doktor Nafarraren hitz hauekin berekin, hor ageri baita, alderdi eta herrialde guztien gainetik, haren katoliko "orokorraren" -haizu baldin bazait horrela hitz egitea- itxura sendoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Aipa genezakeen berdin, sasoi berean, bere beribilean ninderaman kalonje argiaren erasia: Zer behar duk, gizona, horrela batailaturik? Izanen dituk beti hire aupatzeko prest diren lagunak, baina jakin ezak, nik erranik, hemendik hogei urtera, ez dela Euskal Herririk izanen! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.
Aznar dena erasia. Herria 2002-10-10
Jeltzaleak, sozialixtak eta eskuindarrak, denak arizan dira dena prediku eta erasia. Herria 2001-05-03
Korsikan, bide bera hartu dute bainan dena erasia eta zinkurina. Herria 2005-10-20
Ainitzek ez onartzen gobernuburuaren erabakia, izanik ere legezkoa, bazterretan bada erasia eta sukar! Herria 2005-05-05
Haren ahoak ez dik iraina eta erasia baizik erraten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.
Izan baitira erasiak, protestak, sinadura biltzeak eta manifestaldiak kontra egiteko. Herria 2001-07-12
Ariel Sharon Israeleko lehen minixtroak erasia frango entzun du egun hautan, Gaza lurraldeko gertakari deitoragarri bat dela kausa. Herria 2002-08-01
Hiriko karrikan amil zegoela, ardo botila aldamenean, ez arras amoinaka baina kasik, bikote zuhur baten erasiak jasan zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.
Ez zituztela ulertzen gure erasi eta mehatxuak. Herria 2004-01-08
Aitortu dituzte beren ahalgea eta erasiak obra txar horien egileeri buruz. Herria 2004-05-06
Manifestaldiak egin dituzte erasia ainitzekin aste hauetan. Herria 2003-05-01
Cartier ere hurbildu zaizue, sarjentaren erasiak erakarririk. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 96. orr.
Eta, nola gerta, erasiak biltzen badituzte hemen, irri batekin urrunago joaiten dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.
Parabisuan, Ebak Adami erasiak egin ziozkan: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 90. orr.
Erasiak ukanik naski Amerika eta Inglaterraren aldetik gibelerat egin du eta ez du hortan Berlusconiren sinesgarritasunak deusik irabazi. Herria 2005-03-24
Emazteari zanpa eta tunakoka ordenak istantean betetzen ez baldin bazituen, haurrak erasiaz eta azotez hezten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 99. orr.
-Eta zuk, zer dakizu lur honetaz? -galdera horretan jakin-minak erasia gainditzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.
Aspaldiko lagun bat gurutzatu dut bidean; da pottoka eder zenbaiten jabea, usaiako ongi etorria eginik elgarri, erasia arin batzu eginik, iduritu zait frango minbera, erran daut. Herria 2003-08-14
Gurutzefikatuak poetari egin erasia amultsuz beteriko deia eta poetaren erantzun patetikoa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 110. orr.
Baina nigar kolektiboak, erasia bortitzen beldurrak, laudorio, lausengukeri eta apaltasunak, eginbide gogorrak, ideia bakun hetsiak... zer zen hori? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 26. orr.
Bakardadea baino eramangaitzagoa zitzaion amaren erasia amaigabea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 229. orr.
Bekatu arinak emaiten duen urriki gabeko erasia birtualak goxaturik, lokartzen naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.
"Norbaiti zakurrarenak esan", hots, erasia gorria egin, bereak eta asto beltzarenak esan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.
Funtsean, biltzen zuen erasia onik, aitamek emanik! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
Hik ere ez egin, bada, bortxa hori ene belarriari, alegia entzutera emanik heure buruaren aurkako erasia horrenik: bazakiat ez haizela alferra. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.
Ahots urrun batzuk entzun dituzue, erasian edo. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 32. orr.
Zuen artean dabil, zuetarik bakoitza aztertuz, erasian eta bulkaka. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 107. orr.
Gizon aurpegiko aker bat eta emakume aurpegiko ahuntz bat, biak ile zuri luzez estaliak, etengabeko erasian, hizkuntza ezezagun batean elkarri errietan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.
Nor ikusi eta otto Iza bera, erasian eta zigarro-puru bat erretzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.
Erasia egiten dizuelarik, nehoiz baino biziago egiten dizue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 73. orr.
Moshe Yalon jeneralak, alta hau ere bere armadaren buruzagitzan aski gogorra delarik, zerbait erasia egin dio palestinarren alderat Sharonek erakusten duen bortitzegiaren gatik, baina bestea beti berean, iduriz bederen. Herria 2003-11-06
· Ebak Adami erasiak egin ziozkan: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 90. orr.
Gerlaren alde palantaturik Polonia, Txekia eta Hungriari Chirakek egin erasiek ez dute deus antolatu. Herria 2003-07-10