Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dementorrek beste batzuei baino gehiago erasaten dizute zuri, zure iraganean gauza ikaragarriak baitaude, besteek ez dituztenak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.
Esaten al dute testuek ea eguzkiak erasan zion Talesi? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.
Martin kamainaren ertzean jesartzen zitzaidan, izerdiak sikatzera, sukarrak erasan baininduen, eta gero halako edabe bat ematen zidan ahora, tartetxo baten ostean beti-beti loa eragiten zidana. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 18. orr.
Hotzikarak erasaten dit norbaiti 'nire emaztea da' entzuten diodanean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.
Udaberria, hirian, promesa bat da: mendian zerbait gertatzen ari dela adierazten du, eta aldaketa horrek guri zelanbait erasan diezagukeela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.
Hego haizeak burutik arin dabilenari erasaten diola esan ohi dugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.
Zalantzak erasan zidan: garbi ote nituen? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.
Bihotzaren pilpirak bizkorturik, artean edateko zuen baso ardoaren eraginak erasan zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.
Ez zion batere erasan gertatutakoak: betiko Stephen zen, artean ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.
Nire lizunkeriak ez dio senarrari ezertan erasaten; nire hutsegiteak neureak dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk -zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Ada ni baino erasanago zegoen, ordea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.
Ohartua nintzen nekeak erasanda zebilela aspaldiko egunetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 15. orr.
Ikusia naiz Kristina negarrez, alkoholak erasanda. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.
ACABEren arabera, milaka dira elikadura desorekak erasandako gaixoak EAEn. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Andre zahar apetatsu hark, haurtzaroko oroitzapen izugarriek erasana, lasaitu eta irri egiten zuen hura ikustean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.
Umeek horrelako gauzak ikusten dituztenean... horrek erasan egiten du. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.
2004an, esaterako, tuberkulosiak 9 milioi lagun erasan zituen denera, eta 2 milioi hil egin ziren. Berria - Gaiak 2006-03-23
Portugal, Ukraina edo Andorraren independentziak ez dio erasaten munduari, baina Euskal Herriarenak bai, mundu oso-osoari erasaten dio. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.
Noizbait erasan al dio norbanako baten heriotzak multzo osoari? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.
Alabaina, zalantzaren batek edo bestek erasan zion bere erabakimenari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.
Neskaren ileak ere erasanda zirudien; urkiletatik askaturik, ile-adats bakan batzuk nora gabe eta zimel zebilzkion lepoaldean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Gorreriak ez zion sekula erasan haren hitz egiteko gaitasunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Azken joera hori izan da gaurko pentsamenduari sakoneraino erasan diona eta gure garaian hobekien onartu dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Medikuaren esanetan, erasanda zuen burmuina Big Joek, eta ez zen ezertarako gauza izango, bizirik irauten bazuen ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.
Han, gigantismo tematiz erasandako gastralgiko bat diagnostikatu nuen, trakeako elongazioak eta kapelako xingolaren erreumatismo deformatzaileak joa. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 223. orr.
Gregen tumorrak lehenbizi guruin pituitarioari erasan zion; horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.
Ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean erasan zion apoplexiaren ondorioz, grisaren gamako koloreetan ikusten hasi zen beraren ikus-eremuko eskuinaldean zegoen guztia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Lausotasun horrek, bai ikusmenari, bai gnosiari erasaten zion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Begiak itxi orduko, ondoez ezagun batek erasan du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.
Udakoa zirudien zaparrada eta trumoien erasana entzuten zen kanpoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.
Ingurugiroa bera, bioaniztasun eta ingurumen zabal hedatuarena, alor bakoitzeko kontseiluekiko harremanak, kutsaduraren ondorio negargarrien erasana. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.
Horixe besterik ez da poesia: denboraren erasanari, hitz egiteko eta gauzak definitzeko modaren eraginari aurre egingo dion tresna bat aurkitzea. Isiltasunean eroso sentitzen diren harremanek gatazka irabazi diote denboraren erasanari. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 49. orr.
Inor ausartzen bazen igandean belarretan, hurrengo euri-erasana bere erruzkotzat joko zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 342. orr.
Normaletik dabilen abuztuak, esan duguna: euri asko ez, eta formal samar egiten duena ekaitz erasan oparo eta labur horiena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Izeta III.ak hirugarren txandari ekin aitzin, izugarrizko kazkabarra erasana izan baitzen. Berria - Kirola 2004-11-02