Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marina gaixoari ahaztu egin zitzaion eranztea astearte gauean etxera joan zenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 137. orr.
Stanek eranzteari ekin eta arropa bere oinetan pilatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.
Biluzte ariketa hori ez da ordea estalirik dagoen zerbait eranzte hutsa: nolabait ere eraiki egin behar da nortasun bat, nork bere burua harturik buztintzat, berez itxuragabea dena landuaz izate horri forma bat emateko, muga eta irudi jakinak izango dituena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.
Azkenean arratseko eranzte zeremonia izaten zen; ohera joan eta zapatak eta galtzak kendu behar nituela eta logelan askatzen nituen nire usainak, eta nire anaiak oihu egiten zuen: nazka ematen duk. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.