Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erantzuteke adlag erantzun gabe.

«Zuen galderak ez dira politikoki zuzenak», aipatu zuten Araiako arduradunek, eta galderak erantzuteke utzi zituen.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Horiek dira, beraz, planteamendu honetan erantzuteke geratzen diren galderak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 219. orr.

Filosofiaren ikuspegitik, ordea, galdera asko dago oraindik erantzuteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Nik uste dut buruan galdera asko erantzuteke nituela garai hartan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Alde egin dik, erantzuteke.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 25. orr.

Eta alferrikako arrazoibide hura guztia ahuntzainei esatea bururatu zitzaion; hauek, hitzik erantzuteke, zoraturik, entzun eta entzun zintzilik egon ziren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Neskatoak aulkian eserita soraio begiratzen baitzieten, maistren galderei erantzuteke, haien adierazpenei kasu handirik egiteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

-Bai, ez dago familia elkartuak baino gauza hoberik -onartu zuen Amaiak, egiaz pentsatzen zuena esatea saihestuz eta, aldi berean, zuzenean erantzuteke.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus