Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihoa ixtea izan da erantzuna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 174. orr.
Betikoa izan da: beti galdezka, erantzunak ez entzuten. Herria 2003-06-26
Galdera honi erantzuna emateak, behar bezala landu nahi izanez gero, beste liburu bat eskatuko liguke. Galderak etenda utzi eta erantzuna geroratzen zuen, bezeroei begietara zuzenean begiratuz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 92. orr.
Hori ez zen baieztapena, galdera baizik, eta galderak erantzuna du zor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.
Beharbada erantzunen bat aurkituko dugu bertan. Galdera ona zen hala ere, baina erantzuna hobea izan zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.
Zoriontasuna inork egin ez dituen galderei emandako erantzunen erreinua baldin bada, tristura inork erantzun ez dituen galderen probintzia ahantzi bat da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Ate zartakoak; adeitasunez egindako eskariei isekaz eta mikaztasunez emandako erantzunak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.
-Berandu? -galdetu dut, erantzuna nahi ez banuen ere-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 323. orr.
Erantzuna aditu orduko nire baporea mugitzen hasi zen Marearen M haserretuak eraginda. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.
Erantzuna ukan gabe, aulki bat hartu eta haren ondoan jarri zen, lana utzi eta begietara so egitera behartzen zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.
Aurkariaren bertsoa osorik entzun eta gero oso segundo gutxitan hari erantzuna prestatu eta bota. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.
Baina, erantzuna gorabehera, susmatzen nuen egia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 162. orr.
Azken finean hori ere feedback, erantzuna da. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.
Erantzuna argudiatzea ez da zaila. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 189. orr.
Ez nuen erantzuna ezagutzen, ezin jakin nezakeen ezta ere zein helburu zuten edo nork (edo nortzuk) mugitzen zituen hariak isil-gordeka. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.
Beharbada erantzuna bazekielako; Mallona ez zen inori kalterik egiteko prest. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 61. orr.
Eta berak, nire erantzuna amaitzen utzi gabe ia: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.
Erantzuna, kasu guztietan, ezezko borobila da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Erantzuna ezezkoa izatea, bularraldean domina bat zintzilikatzearen parekoa zen guretako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Erantzuna baiezkoa izan zen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 139. orr.
Faxismoak gure ekintzei ematen dien erantzuna basatia eta indiskriminatua izaten da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
Erantzuna ez da samurra, eta litekeena da irakurleak datu gehiago behar izatea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 112. orr.
Frantziskoren erantzuna, idazten ari zen Erregela onartu nahi ez zuten ministroei. Berria - Kirola 2004-11-27
Beharbada erantzuna aipu hartantxe zegoen. «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.
Galderak ez zuen erantzunaren premiarik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 26. orr.
Gutunak bat-bateko amaiera zuen, laster arte, zure erantzunaren zain, agur. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 229. orr.
Beren erantzunen beha gaude. Herria 2004-11-18
Hau oso gauza serioa da, eta nire zorion etorkizunaren parte handi bat, eta orobat zurea ere, zeure erantzunaren baitan dago. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 153. orr.
-Mila esker -irribarrerik adeitsuenaz lagundu zuen erantzuna. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 52. orr.
Hara joan nintzen pozez beterik jasotako erantzunagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 74. orr.
Gizona, erantzunagatik, eta erantzun hark emakume gatibu baten ahotan erakusten zuen ausardiagatik, harri eta lur gelditu bazen ere, ez zen asaldatu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.
Bere erantzunak zentzu bikoitza izan zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Hau ez da 15 eta 20 urtean lanean jardun duten profesionalek merezi duten erantzuna. Berria - Harian 2005-07-28
Ikusten duzunez galdatzen dizudan erantzunak ez du perpaus luze ederren beharrik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 487. orr.
Erantzuna lerro bat geroago heldu zen: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.
Ordezkariaren erantzuna irrigarria iruditu zitzaion, ez hainbeste auziaren mamiari buruzkoan, hori guztiz eztabaidagarria baitzen, erantzunak berarekin zekarren hitz-jokuarengatik baizik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 402. orr.
Bere ikerketa matematiko hura egiten jarraitu beharra zeukan, hark emango baitzizkion bere galderen erantzunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.
Vernek arazo teknikoei aurre egin eta erantzuna ematen die, garai hartako ezaguerez baliaturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Ez diot puntu hori argitzeko, zeina baitut orain eta sekulako gure artean adostua izatea igurikitzen, erantzun zure erantzunari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 58. orr.
-Ezin dugu gurekin eraman -Agustinaren erantzuna-. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 141. orr.
Galdera horren erantzun gisa, bat-batean ireki zen tranpola, eta zilar-itxurako eskailera bat jaitsi zen Harryren oinetaraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Aita errukitsuari bere semeen alde otoitz egin zion, eta erantzun hau izan zuen Jaunarengandik: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.
Orduan, Esterrek erantzun hau bidali zion Mardokeori: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 136. orr.
Jainkoagandik erantzun hau jaso ondoren, San Frantzisko berehalaxe anai Bernardorengana itzuli zen presaka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.
Erantzun hau ematen zien Frantziskoren bihotz zabala eta ohitura garbiak goraipatzen zizkioten auzokideei: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 279. orr.
Interesgarria gerta dakioke erakundeak zein erantzun eman nahi dion jakitea. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 125. orr.
29 aldiz jaso zuten erantzun hori. Berria - Mundua 2006-03-17
Harrezkero, erantzun hori bera eman ohi zien gai honetan aholku bila zetozkion anaiei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 615. orr.
Erantzun eta erabaki haietan, azken batean, jarduera politikoa eta militarra ulertzeko bi modu desberdin ari ziren nabarmentzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 216. orr.
Bulegariak erantzun bera ematen zion goizero doktoreari, eta goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen hura etxera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.
Ben-Hadad, beste erregeekin batera, oihal-etxoletan edaten ari zen erantzun hau hartu zuenean. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,12
Ez zuen inola ere erantzun hori espero. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 128. orr.
Ai, erantzun horrek egin zidan mina! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.
Maimonek kapitulu batean formulazio enigmatiko bat eta handik urruneko beste batean erantzuna idatziko balu bezala gertatzen da, erantzun horrekin han urrunean planteaturiko enigma dezifratzen duela esan gabe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
Erantzun honekin berebiziko poza hartu zuen San Frantziskok eta eskerrak ematen zizkion Jainkoari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.
Aitonaren bidez erantzun asko iritsi zaizkidala esan dizut lehen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.
"Burgosera joan beharra izango diat", eta Amianok irribarre egin zuen erantzun gisa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 13. orr.
Erantzun bakarra bizkarra uzkurtze bat izan baitzen, eta iruzkin axolagabe bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.
Erantzun modura, eskribauak pergamu kiribildu bat eskaini zion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.
Erantzun gisa galarrotsa besterik ez du jasoko, zakukada katurekin batera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.
Erantzun haren mutur bietatik tiratuz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.
McGonagall andereñoak zintz egin zuen erantzun gisa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 21. orr.
Zenbat galdera, eta zein erantzun gutxi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
Galdera ugari ekartzen ditu, denentzat erantzun argia eta segurua aurkitzen ez badu ere. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.
Galderak errebisatuko dituzu berriro, erantzun posibleak asmatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.
Eskolak, ondorioz, ezin ditu erantzun itxiak eman. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Erantzun laburrak, umorez beteak. Berria - Kultura 2004-01-21
Telefonozainak erantzun biribila eman zion: Manausen ez zegoen Elgar Grosrouvrerik! gogora dezagun mehatxu terroristak guztioi eragiten digula eta Europaren erantzun bateratua exijitzen duela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.
Ezertxo ere esango ez zuela zirudienean, erantzun sor, berankor, izugarri urruna iritsi zen: hilobi batek horrelaxe erantzungo lieke dei sarriei. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 91. orr.
Shevirev doktoreak berehala bidali zuen erantzun formala, Egor Timofeievitxen kexa aintzat hartu zutela esanez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.
Txerto honek erantzun immunologikoa bilatzen du. Berria - Gaiak 2004-11-14
Niri ere ez dit erantzun onik eman azkeneko hamar egunetan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.
Xabi Payak erantzun bikain hau eman zion Eneko Abasolo Abarkas-i, azken horrek kotxearen inguruan egin zion aipamena dela-eta: [...]. Berria - Kultura 2004-10-26
Massachusettsek "Dixiek" baino erronka latzagoa aurkeztu zien europar kolonizatzaileei eta erantzun hobea eragin zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.
65.750 akzio saldu ziren, eta zaleek eta bazkideek erantzun paregabea eman zuten. Berria - Ekonomia 2004-07-17
Holako sendimenduetan denari zer erran? Elkartasun ixila erantzun hoberena. Herria 2005-03-24
Erakargarria gertatzen zitzaidan "ez didazu sinetsiko" esan eta neure buruari joaten uztea, baina, aldi berean, ikaratu egiten ninduen erantzun gaizto bat jasotzeko aukerak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.
Eta erantzun zintzoa zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Galde horri erantzun positiboa eman ezkero, beste egoera batean geundeke berehala. Berria - Harian 2005-04-02
Zein zen erantzun egokia? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.
Behin sartu ondoren ea zer ikusi nahiko nukeen galdetu zidanean, etsi-etsian, neure burua gaizki ez uzteko erantzun aproposaren bila jarri nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.
Galdera jakin baten erantzun zehatz baten bila. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 93. orr.
Harryk eta Ronek zertan ari zen galdetzen ziotenean ere, ez zuten erantzun garbirik jasotzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.
Batzuetan pentsatzen diat hildakoek bakarrik ematen dituztela erantzun garbi eta osoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 209. orr.
Oso poztu zen Santxo hain erantzun pozgarria hartu zuenean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.
"Uste dut maite zaitudala" bezalako zerbait esan banio, gerta zekidakeen okerrena serio ez hartzea izan zitekeela; asko jota ere, erantzun umoretsu bat jaso beharra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.
Alberdik erantzun erraza bezain sinplea eman du: «Arrauna kirol aerobikoa da neurri handi batean, horregatik, gorputzaren alderdi aerobikoa landu behar da; txirrindularitzan, atletismoan eta igeriketan bezala». Berria - Kirola 2006-02-02
Berriz ere jarri zizkion hatzak dardarka neskaren erantzun irribarretsuak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.
Beste zenbaitek, ordea, entzungor egiten zieten hitz hauei eta erantzun zorrotzak emanez gezurtatzen zituzten haren arrazoiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.
Beste eragozpena ere badauka, alegia, entzule babesgabea erantzun burugabeetara desbideratzea eta halako irudi barregarria ematea: batek akerra jezten duela, besteak azpian baheari eusten dion bitartean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.
Anai Rufinok, ordea, erantzun zakarra eman zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1002. orr.
Horretan pentsatzen nuenean, askotan ezin izaten nuen erantzunik eman, edota erantzun zentzugabe eta hala-holakoren bat ematen nuen soilik, eta, orduan, irribarre egin eta buruaz baiezkoa egiten zuen bi edo hiru aldiz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.
Gaizki interpretatutako estimulu bati erantzun automatiko okerrak ematen zizkionagu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.
Nagusitu den eredu sexualaren arabera, koitoan emakumeak orgasmoa izatea da haren erantzun sexual logikoa, normala eta naturala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 207. orr.
Bide-blokeo islamiko handi hori erronka bat zen, eta erantzun kementsua eragin zuen blokeaturiko bi kristau-gizarteetako komunitate aitzindarien partetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.
Erronka batek erantzun arrakastatsua sortarazi eta honek bere aldetik beste erronka bat sortarazten duenean gertatzen da hazkundea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.
Ez zen, ez, oso erantzun landua, onartu behar izan zuenez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Bere hamar urte haiekin, maldizioak esaten zituen suma-ahala, zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Halako erantzun izugarriarekin ez nintzen beste ezer galdetzera ausartu. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.
Halakoa bakarrik ausartuko baita noizbehinka erantzun jakinik ez duten galderak egitera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.
Datorren larunbatean Bilbon manifestazioa egitera deitu du, «Madrilen erasoari erantzun sendoa» emateko. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Aipaturiko ziurtasun horrek ondorio garbiak ditu, esaterako, gure artean bizi omen dugun "gatazka" horren aurrean (exijitzen zaigun) zentzu bateko zein besteko erantzun sendo-apurtezinak ematerakoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 112. orr.
Ea erantzun okerren batean harrapatzen zuten. Elizen arteko biblia Lk 11,54
Nola kontsolatu nahi nauzue zeuen erantzun faltsu eta hutsal horiekin? Elizen arteko biblia Jb 21,34
Anai Maseo, bihotz kartsuz emandako erantzun hain apalarekin, guztiz harrituta geratu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 962. orr.
Halako erantzun izugarriarekin ez nintzen beste ezer galdetzera ausartu. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 53. orr.
Komunikazio kontuetan ez dago erantzun erabatekorik, eta baliteke ikasleren bati irakasleak aurrez prestatu duena baino irtenbide egokiagoa bururatzea komunikazio egoera jakin baten aurrean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.
Arrazoizko erantzun bakar hori aurkitzen nuen nire gogoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Beraz, hasieratik, hautespen naturala dudan ipini edo baztertzen badugu eboluzioaren eragiletzat, ez dugu, inola, ordezko erantzun erlijiosorik zientziaren alorrean aurkezten. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 99. orr.
"Burua galtzeko" ahalmena, emoziozko erantzun suharra sentitzeko ahalmena, gutxitua bide du beste arlo batzuetan ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.
Ez nekien zer erantsi hain erantzun ezustekoari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.
Egiazkoa eta aldi berean bitxia zen erantzun bat eman nion: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.
Ivan Ogareffek ezin izan zuen goiko alde hori artean eskuratu, oldar bizian ahaleginduagatik, defendatzaileek eutsi egiten baitzioten, erasoei erantzun bortitz bipila emanez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.
Erantzun militarra ezinezkoa izan den lekuan, edota saiatu eta huts egin duen lekuan, herri konkistatu batzuek beren erlijioa biziki landuz komunitate gisa identitateari eutsiz erreakzionatu dute. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.
Haatik, ez zen horri erantzun bila hasteko tenorea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 175. orr.
Bi erantzun emozionalak elkarrekiko kontraesankorrak dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.
Halako erantzunek bereziki gizakiaren mugimendu-ereduak jartzen bide dituzte abian. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.
Orain gure xedea honela erronka jasan duten gizarteetan sortu den erreakzio edo erantzun-motak aztertu eta sailkatzea da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.
Zer egin nezakeen nik erantzun-txandarik ere ez banuen? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 143. orr.
Erantzun txandan goizean baino luzeago aritu zen Zapatero gai hauen inguruan. Berria - Harian 2005-05-12
Han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ez eta erantzun-arrastorik ere. Berria - Kultura 2004-10-10
Gero, batzuk besteen aurrez aurre jarrita, elizako ateak ireki zituzten eta, anai Jordan sarraraziz, bozkarioz eta alaitasunez hartu zuten, "Hic est fratrum amator" erantzun-leloa kantatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.
Honako antifona hau liturgi ordu guztietan esaten da, antifona, irakurgai labur, gorazarre, erantzun-bertso eta otoitzaren ordez, bai maitinetan eta bai gainerako orduetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 76. orr.
Frantziskoren konbertsio-bidean loturik ageri zaizkigu Jainkoaren ekimena eta giza erantzuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Martiritzaren sutan bere burua Jaunari opari bizi eskaini nahi zion, horrela gugatik gurutzean hildako Kristori truke-erantzuna emateko, eta besteei jainko-maitasunera eragiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.
Eta sasi-erantzun honen bitartez eman nion segida jokoari. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.
Hizkuntz analisian, formen arteko bereizkuntza eragiketen bitartez definitzen dugu, esanahi-erantzunen bereizkuntzen arabera. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 135. orr.
Konduktismoaren arabera, informazioa berreskuratzeko mekanismoa estimulu-erantzunen arteko asoziazio funtziotik abiatzen da. Berria - Gaiak 2004-05-05
Kanpainaren joaldia eta horrek sor dezakeen mezu-erantzuna erabat sintetizaturik daude. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.
Baliteke kristau-erantzuna zera izatea, hots, desintegratzen ari den zibilizazioko gadaratar txerriak buruz aurrera beherantz doazenean, Elizaren erantzukizuna atzealdean egotea izan litekeela, ahalik eta begirik gehienek atzerantz maldan gora begira dezaten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.
Elgarrizketan arizan ondoan, elgar hobeki ezagutzeko, gure bertsulari gaiak galde erantzunetan bertsutan arizan dira Andonirekin. Herria 2005-04-07
Galde erantzunen txanda zabaldu dute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 280. orr.
Galdera-erantzun horiek entzun eta Mikel Strogoff ezusteak eta errukiak hartu zuten batera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 80. orr.
Une batez urteroko galdera-erantzun-zalantza segidaren kalbarioari ekin behar diogula dirudi, baina aurten ez da halakorik gertatuko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 70. orr.
Bi barne-erantzun modu proposatu ohi dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.