Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erantzule (887 agerraldi, 77 liburu eta 571 artikulutan; ETCn 10.448 agerraldi) 1 iz zerbaiten erantzukizuna duena.

Ni naiz nagusi, jaun, epaile, erantzule nire adimen eta nahimen eta oroimenarena. Egilea hainbat delituren erantzule da obra honetan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 22. orr.

Gaur egun, "erredakzio elektronikoa" orokortuta, orrialde bakoitzaren diseinua eta muntaia kazetariaren eta haren ordenagailuaren egitekoa delarik, ezin hobenaren erantzulea auzoan bilatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Beren hutsegiteen erantzule izanen dira.  Elizen arteko biblia   Zen 18,23

Benetako abertzaletasuna herrialde baten parte sentiarazten didana da, herrialde horrek jaiotzerakoan ez nituen segurtasunak eta askatasuna ematen dizkidalako eta, era berean, onartzen ditudan betebeharren erantzule egiten nauelako.  Berria - Mundua   2004-09-29

Neu naiz bada zure eginen erantzule.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.

Entzuten dudanean ezin zaiola inori aurpegiratu torturapean gaizki jokatu duenik, inor ez dela erantzule halako egoeran egin edo esan duenagatik, niri behintzat erresumin moduko bat sortzen zait.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 73. orr.

Haiek berak ziren ekoizten zutenaren erantzule, ez aginte jakin baten aurrean, pertsona bakoitzaren aurrean baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Zerua eta gurasoak iraintzen hasi nintzen, ahoa bete birao jardun nuen, nire patu madarikatuaren erantzule egin nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

Txileko torturen erantzule izan ziren 2.000 pertsonaren izenak biltzen dituen txostena helarazi du Preso Politiko Ohien Koordinadorak, zigortuak izan daitezen eskatuz.  Berria - Mundua   2004-12-11

Sekula betiko beharko du izan usteldura horrek dakartzan gehiegikerien eta nahasmenduen erantzulea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Egia da, jaunok, halako izugarrikeriak ezin daitezke inpune gelditu, eta neuk bilatu ditut erantzuleak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.

Nor bere zorionaren erantzule da.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 182. orr.

Petrolioa, ikatza eta gasa erretzeak sortzen duen karbono dioxidoa da lurraren berotzearen erantzule nagusia.  Berria - Harian   2005-02-16

Esportazioak izan dira hazkuntza apalaren erantzuleak.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Petrolioa da euroaren indarraren erantzuleetako bat.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Jorge Valdanok garbi du Realaren egoeraren erantzule hiru txapelketa jokatzeko ohitura falta dela.  Berria - Kirola   2004-01-10

Errusiako petrolio ekoizpenaren murrizketa eta energia merkatuetako espekulazioa dira, adituen arabera, garestitzearen erantzuleak.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Herrialde hauek munduko isurketen %30aren erantzule dira.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Amen hiltze tasa: Elikadura txarra da haurra izaterakoan sortu ohi diren arazoen erantzule nagusia.  Berria - Gaiak   2004-03-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurreko eguneko Ondarretako kartzela-erasoan ere parte hartu zutela, Olagibelen hilketaren erantzule zuzenak zirela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Ziminoa erailketa burutzeko bitarteko hutsa baino ez zen noski izango, eta Lino zeharkako hiltzaile, krimenaren egile intelektual eta justiziaren aurreko erantzule bakar.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Berlino erantzule nagusia zen, egia, baina Angel ere hiltzailea zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Espainia sahararren sufrimenduaren erantzule politikoa eta legala zela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-02-28

Oraindik ere ez dagoela erasoaren «erantzule intelektuala» nor izan zen jakiterik eta, hartara, ezin dela «ezer baztertu» zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-29

Iban Zubiaurreren kasuan Athletic erantzule subsidiarioa dela ebatzi du epaileak.  Berria - Kirola   2006-03-11

Halako euri eroak justifikatzen zituzten euritako mordo hura inportatzeagatik ere bera ez zela erantzule kontzientea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 60. orr.

Enpresaren modernizazioaren erantzule nagusia zen Ivan, ehunak eta lanjantziak manufakturatzen zituen fabrika zaharkitu bat izatetik, gaur egun den horretara eraman zuena: berrehun eta hogeita bost bat langileri enplegua ematen dien enpresa sendoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

Ekologistak ez dira izan oihartzun zabal horren erantzule bakarrak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 151. orr.

Hura zelako benetako erantzule zuk Montjuichen egiten duzunaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Najaf eta Kerbalako erasoen ustezko 50 erantzule atxilotu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-21

Eskuak, poltsikoetan maltzurki ezkutatzen ziren gorputz-atal arrotz horiek ziren egiazko erantzuleak.  Berria - Kultura   2006-03-16

3 galdera edo kideko bati erantzuten dion pertsona.

Galdeketak, trebetasunez eginez gero, nahitaez eskainiko digu, puntu jakin honen (edo besteren) inguruko informazioa, erantzuleek berek badakitela agian konturatu ere ez direna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 187. orr.

Bazirudien isilpeko marmarrean aritzen zela, halamoduzko bakarrizketan edo erantzulerik gabeko elkarrizketaren batean galduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Bikote-frogan erantzuleari esaldi-banakoak esanahiaren arabera identifika ditzala galdetzeak ez luke inor nahasi behar.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.

-Hementxe bada -nik, ahalean behintzat hotx antzean erantzule-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.

Gogora etorri zaidan burutazio baten ildotik oroitu naiz Sarrionandiaren erantzun batekin, eta, nik iruzkinduta baino haren hitzetan hobeto geratuko denez gero, pasarte bat ekarriko dut hona, galdetzaile-erantzuleen baimena izango dudalakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

athletic erantzule (3); aurrean erantzule (4); bahiketaren erantzule (4); bahiketaren erantzule izatea (4); baten erantzule (8); baten erantzule izatea (4); bere ekintzen erantzule (5); berotzearen erantzule (4); berotzearen erantzule nagusia (4); da erantzule (3); daitekeenaren erantzule (5); dela erantzule (4); denaren erantzule (4); dira erantzule (3); du erantzule (6); egin du erantzule (3); egin zuen erantzule (3); egoera horren erantzule (4); egoeraren erantzule (24); egungo egoeraren erantzule (4); ekintzen erantzule (8); ekintzen erantzule bakarra (3); erantzule baino (3); erantzule baino ez (3); erantzule bakar (4); erantzule bakarra (20); erantzule bakarrak (10); erantzule da (12); erantzule dela (5); erantzule delako (3); erantzule dira (4); erantzule diren (6); erantzule egin (22); erantzule egin zuen (7); erantzule egiten (5); erantzule espainiako (3); erantzule eta (4); erantzule ez (7); erantzule gisa (3); erantzule izan (10); erantzule izango (5); erantzule izatea (33); erantzule izatea leporatu (14); erantzule izatea leporatzen (5); erantzule izateagatik (4); erantzule izateko (3); erantzule jo (4); erantzule jotzen (3); erantzule nagusi (5); erantzule nagusia (30); erantzule nagusiak (20); erantzule nagusitzat (6); erantzule politiko (6); erantzule politikoa (5); erantzule politikoak (4); erantzule politikotzat (3); erantzule politikotzat jo (3); erantzule psoe (3); erantzule sentitzen (3); erantzule zibil (4); erantzule zuzen (3); erantzule zuzena (6); erantzule zuzenak (5); erasoaren erantzule (11); erasoaren erantzule izatea (6); erasoen erantzule (10); erasoen erantzule izatea (3); erasoren erantzule (4); erasoren erantzule izatea (3); eta erantzule (10); eta horren erantzule (5); gerta daitekeenaren erantzule (5); gertatutakoaren erantzule (5); guztiaren erantzule (4); guztien erantzule (7); hainbat erasoren erantzule (4); haren erantzule (3); heriotzaren erantzule (19); heriotzen erantzule (3); hilketa baten erantzule (4); hilketaren erantzule (6); honen erantzule (6); horien erantzule (4); horren erantzule (39); horren erantzule nagusia (4); istripuaren erantzule (5); izanaren erantzule (9); krimenen erantzule (4); larriaren erantzule (3); lurraren berotzearen erantzule (4); naiz erantzule (4); porrotaren erantzule (3); sarraskiaren erantzule (5); torturen erantzule (3); zuen erantzule (3)

atentatuen erantzulea (4); atentatuen erantzuleak (3); azken erantzulea (4); baina erantzulea (3); benetako erantzuleak (4); da erantzulea (6); dira erantzuleak (9); egoeraren erantzulea (5); egoeraren erantzuleak (3); erantzulea bera (4); erantzulea da (7); erantzulea dela (6); erantzulea eta (4); erantzulea eta zela (4); erantzulea izan (5); erantzulea izatea (7); erantzulea izatea leporatu (3); erantzulea nor (4); erantzuleak atxilotu (4); erantzuleak aurkitu (3); erantzuleak auzipetzeko (3); erantzuleak epaitzeko (3); erantzuleak ez (4); erantzuleak izatea (4); erantzuleak justiziaren (3); erantzuleak zigortzeko (9); erantzuleak ziren (3); erantzuleetako bat (3); erantzuletzat jo (4); erantzuletzat jota (3); erantzuletzat jotzen (7); erantzuletzat jotzen du (3); erasoaren erantzulea (7); erasoaren erantzuleak (6); erasoaren erantzuletzat (3); erasoen erantzuleak (4); eta erantzuleak (13); eta erantzuleak zigortzeko (5); garestitzearen erantzuleak (3); guztien erantzulea (3); heriotzaren erantzuleak (3); heriotzaren erantzuletzat (3); hilketaren erantzuleak (5); hilketaren erantzuletzat (4); honen erantzulea (3); horren erantzulea (11); horren erantzuleak (3); krimenen erantzuleak (8); porrotaren erantzulea (3); ustezko erantzulea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus