Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erabakiak hartzeko orduan, askatasuna; erabaki horien berri emateko orduan, argitasuna; eta erabakien ondoan sortutako ondorioen aurrean, erantzukizuna, onerako nahiz txarrerako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.
Kontrol, erantzukizun eta legeez kanpo diharduen espetxe sistema bat. Berria - Mundua 2004-06-19
Erantzukizunak presioa ere badakar, emaitza onak lortzeko beharra. Berria - Kirola 2004-05-06
Kontrol lanak, erantzukizunak, nekea dakarrelako, neke handia. Berria - Kirola 2004-06-08
Uste dut etxeko zaharrek sakon markatu zizkidatela lan-zaletasuna, zuhurtasuna eta erantzukizuna. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.
Herri erakundeak izan beharko lirateke azken hitza dutenak, erabakiaren erantzukizuna herri erakundeei baitagokie. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.
Begi-bistakoa zen aita damu zela, ez bakarrik erantzukizun guztia amonaren esku utzi izanaz, baita ezin zuelako ere amonak egindako lanen arriskua ezagutu eta kontrolatu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 161. orr.
1992. eta 1999. urteen artean egindako lau gerren erantzukizuna Milosevici egotzi behar zaio. Berria - Mundua 2006-03-14
Baina ezin diogu erantzukizuna Gobernuari egotzi. Berria - Harian 2005-07-09
Erantzukizun hori "kategoria" filosofikotzat proposatzen da, askatasunaren eta erabakiaren ("fiat") domeinu sakratutzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
Gaztetxoak isilik geratu dira, erantzukizun horren zama astunegi balitzaie bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.
Frantziak munduaren erantzukizuna zuen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.
Krimen horien erantzukizuna ez dela inoiz baliogabe gertatzen adierazi zuen Beltranek. Berria - Harian 2005-07-19
Juduen gudua eta heien kontrako ozarkeriak ez ditu ahantzi, Polonian gertatuekin eta batzuen eta besteen erantzukizun eta hobenez deus gorde gabe, nahiz hor ere zuhurki. Herria 2002-08-08
Une latzetan ezinbestekoa da erantzukizuna hartzea. Berria - Kirola 2006-03-15
Hencke-Bosch Sozietate Mugatuaren ordezkari eta iloba bera baitzen, Herbertek hartu zuen bere gain erantzukizuna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Ez al zaik iruditzen gertatutakoaz erantzukizunen bat dugula beraren aurrean? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.
Zuzendaritzaren erantzukizuna hartu nuen nire gain, desgogara edo nahiezik, baina indar handiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.
Gutxienekoa, orduan, ikuskizun haren aurrean, errudunak edo erantzukizunak eskatzen hastea zen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 9. orr.
Azpikontratatzea erantzukizuna alde batera uzteko erabiltzen dute erakundeek. Berria - Ekonomia 2004-01-30
[Bhopalen] inoizko hondamendi industrialik larrienetakoa eragin zuen Union Carbidek (Dow Chemicals, egun); enpresak ez du ia kalte-ordainik eman, ez ditu hondakinak garbitu eta ez du erantzukizunik onartu. Berria - Gaiak 2004-12-03
Helburu horretara iristeko behar-beharrezkoa izango da herritarrek eta komunitateek, enpresek eta erakundeek, maila guztietan, dagozkien erantzukizun eta ardurak onartzea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.
Alor politikoan, berriz, Alfonso Alonso alkatea bera engainatu zutela esan izanak ez duela bere erantzukizuna zuritzen ondorioztatu du batzordeak. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Euskal zinemaren etorkizuna, hein handi batean, erantzukizun horri erantzuteko moduan legoke. Berria - Kultura 2004-12-19
Lurraren berotzean duen erantzukizuna ezkutatzen ibili da Brasil. Berria - Gaiak 2004-12-10
Erantzukizun hori "kategoria" filosofikotzat proposatzen da, askatasunaren eta erabakiaren ("fiat") domeinu sakratutzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
Neure gain hartua dut mutikoaren erantzukizuna aitaren aurrean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.
Gehiegizko pozak ito egiten du, erantzukizunaren pisuak gainezka egiten dio. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 52. orr.
Nire erantzukizunaren zamak gainezka egiten zidan, begiak zabal-zabalik neuzkan eta ez nuen deus ere ikusten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.
Eskertu egiten dizut, esan zuen, zure erantzukizuna inplizituki onartu izana. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.
Gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue. Elizen arteko biblia Eg 5,28
Erantzukizunak autoritatea ematen du, ulertzen? Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 101. orr.
Tratu pribaturen bat zuen amarekin bere erantzukizunari aurre egiteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.
1997an UNESCOk onartu egin zuen egungo belaunaldiek etorkizuneko belaunaldiekiko duten erantzukizunari buruzko Adierazpena. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.
Egiaz hurbileko ahaide nauzu eta legez zurekiko erantzukizuna dut. Elizen arteko biblia Rt 3,12
Autonomiak beti dakarrela berarekin, eta ezinbestean eraman behar duela gainera, erantzukizuna. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.
PSOEren erantzukizunaz ohartarazi du LABek. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Auzian erantzukizunez jokatzen ez duen bakarra zuzendaritza dela uste du sindikatuak. Berria - Ekonomia 2006-04-11
Honela, samina gozotzat hartu zuen, eta geratzen zitzaizkion erantzukizunetarako gizonki prestatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.
Ez dut nik erantzukizunik honen heriotzan. Elizen arteko biblia DnGr 3,46
Egoeraren «erantzukizun bakarra» zuzendaritzarena eta erabakiak nahi bezala hartzen uzten dituen klase politikoarena dela uste du. Berria - Ekonomia 2006-04-27
Enpresaren erantzukizun soziala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.
Informazioa globalizatzea erantzukizun zibila ahalbidetzea eta herritarren eskubideak sendotzea da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.
Hortxe du zientzialariak erantzukizun zuzen-zuzena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.
Alderdi interesatuak -herritarrak eta erantzukizun politikoak dituztenak- biltzea iraunkortasunaren alde lan aktiboa egin behar delako ideiaren inguruan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.
Indultuei-eta dagokienez, berriz, ministeriotza eta funtzionariotzako karguak erantzukizun penaletik libratzeko hain zaharrak ez diren indultu kasuak ere ezagutzen ditugu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 104. orr.
Erantzukizun metafisikoaren eta egoismo pornografikoaren arteko amildegia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.
Artearen benetako autonomiak ez dizkigu giza erantzukizunak barkatzen; izatekotan ere, koska bat gehiago estutzen saiatzea eskatzen digu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.
Poetari, poeta den aldetik, erantzukizun artistikoak galdegiten eta estimatzen zaizkio, literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Poetak, herritarra izaki bera ere, erantzukizun herritarrak ditu, Camusek kontatzen duenaren bidetik, besteak beste. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Gizakiarena da flora eta fauna basatiaren eta beronen habitataren ondarea babesteko eta zentzuz administratzeko erantzukizun berezia. bere gobernuak sarraskian eduki zuen erantzukizun begi-bistakoa estaltzeko edo erlatibizatzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.
Prestigioko irakasleak Euskal Herriko Unibertsitatean, iraganean erantzukizun handiak izan dituzte unibertsitatean, eta etorkizuneko ateak ere zabalik dituzte. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.
Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek berek ere bai funtsean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 80. orr.
Lortzen ditugun emaitzen ondorioak geuk jasango baditugu, geurea izan beharko litzateke erantzukizun osoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.
Gobernuaren erantzukizuna, erabatekoa, biribila eta erreala, lausotua geratzen zen, difuminatua azpijokozko itsaso baten erdian. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
Oraingo sistemak eredu iraunkor baterantz jotzea lortzeko ahaleginean murgildutako gizarte eragile ororen arteko elkarrekiko erantzukizuna erdietsiko litzateke. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.
Biltzar Nagusietako talde politikoei egoeraren «zeharkako erantzukizuna» izatea leporatu die. Berria - Ekonomia 2004-09-10
Irakasle ez diren langileek ez lukete izan behar inolako erantzukizunik, ez iritzia emateko biderik, irakaskuntza akademikoarekin zuzenean loturik dauden arazoetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.
Fiskalak ez duelako oraindik frogarik erakutsi, eta ustezko erantzukizun pertsonalak ere ez dituelako zehaztu. Berria - Harian 2005-04-12
Ezagutzen dugun gizarte bilbea osatzen duten pertsonek, erakundeek eta egiturek jakin behar dute erantzukizun printzipioa norberari aplikatuta abiatzen dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.
Krisi honetan Mendebaldeko herriak, eta agian amerikar herria batez ere, ohartzen ziren erantzukizun-zamaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.
Ulertarazi behar digute, halaber, "hondar-alearen" kontua gizarteak oro har partekatu behar duen erantzukizun kontu bat dela egiaz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.
Erantzukizun lanpostuetan aritzeko (errektore, dekano, etab.). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.
Zerbitzuak neurri bateko arriskuak eragin baldin baditzake, herrialdeek bermatu beharko dute enpresek erantzukizun aseguru bat izatea. Berria - Harian 2006-02-14
Besteen erantzukizun faltaren hutsuneak ezin konpondu, besteek utzitako desordena nola konpondu ezin asmatu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 25. orr.
Harremana, alde batetik, kategoria penalen eta erantzukizun maila gutxituen gisako zehaztapen planoen eta, bestetik, ezaugarritze psikologikoen planoen artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.
Horregatik, erreinu guztiko gobernu-erantzukizuna berari emateko asmotan zebilen erregea. Elizen arteko biblia Dn 6,4
Gipuzkoa Donostia Kutxak Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren lehenengo txostena aurkeztu zuen atzo. Berria - Ekonomia 2004-06-23
"Enpresaren gizarte erantzukizun bakarra mozkinak lortzea da" zioen Milton Friedman liberalak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 176. orr.
Burua galdu eta Jainkoaz eta beren epaile-erantzukizunaz ahaztu egin ziren. Elizen arteko biblia DnGr 3,9
baina erantzukizun (4); bere erantzukizun (4); da erantzukizun (5); duen erantzukizun (8); dute erantzukizun (7); duten erantzukizun (5); erantzukizun bakarra (4); erantzukizun bat (6); erantzukizun batzuk (4); erantzukizun berezia (6); erantzukizun eta (12); erantzukizun guztia (17); erantzukizun guztiak (9); erantzukizun handia (39); erantzukizun handia da (5); erantzukizun handiagoa (9); erantzukizun handiena (4); erantzukizun handiko (5); erantzukizun hori (16); erantzukizun horrek (4); erantzukizun maila (5); erantzukizun morala (6); erantzukizun nagusia (10); erantzukizun osoa (39); erantzukizun penalak (4); erantzukizun politiko (10); erantzukizun politiko eta (5); erantzukizun politikoa (16); erantzukizun politikoak (18); erantzukizun sozial (4); erantzukizun soziala (4); erantzukizun zibila (4); erantzukizun zuzena (8); ere erantzukizun (6); eta erantzukizun (40); gizarte erantzukizun (4); heriotzaren erantzukizun (4); horren erantzukizun (4); zer erantzukizun (6); zuen erantzukizun (5)
atentatuaren erantzukizuna (7); atentatuen erantzukizuna (7); bahiketaren erantzukizuna (4); baina erantzukizuna (4); bere erantzukizuna (33); beren erantzukizuna (4); da erantzukizuna (9); dagokion erantzukizuna (5); du erantzukizuna (5); duen erantzukizuna (21); dugun erantzukizuna (4); dute erantzukizuna (6); duten erantzukizuna (12); egoeraren erantzukizuna (4); emateko erantzukizuna (4)
erantzukizuna argi (4); erantzukizuna azpimarratu (4); erantzukizuna bere (42); erantzukizuna bere gain (40); erantzukizuna berea (4); erantzukizuna beren (4); erantzukizuna beren gain (4); erantzukizuna beste (6); erantzukizuna bizkar (7); erantzukizuna bizkar gain (6); erantzukizuna da (31); erantzukizuna dela (13); erantzukizuna du (14); erantzukizuna duela (7); erantzukizuna duen (6); erantzukizuna dute (4); erantzukizuna dutela (4); erantzukizuna ere (15); erantzukizuna eskatu (7); erantzukizuna eta (18); erantzukizuna ez (15); erantzukizuna gure (4); erantzukizuna gure gain (4); erantzukizuna handia (6); erantzukizuna har (7); erantzukizuna hartu (31); erantzukizuna hartu behar (9); erantzukizuna hartu eta (6); erantzukizuna hartu zuen (7); erantzukizuna hartzea (8); erantzukizuna hartzeko (17); erantzukizuna hartzen (6); erantzukizuna izan (8); erantzukizuna izango (6); erantzukizuna izatea (5); erantzukizuna leporatu (4); erantzukizuna leporatzen (5); erantzukizuna nabarmendu (9); erantzukizuna nabarmendu du (6); erantzukizuna onartu (13); erantzukizuna onartzeko (7); erantzukizuna orain (4)
erasoaren erantzukizuna (17); erasoen erantzukizuna (4); ere erantzukizuna (4); eta erantzukizuna (40); euren erantzukizuna (6); gaineko erantzukizuna (5); gertatutakoaren erantzukizuna (7); gidatzeko erantzukizuna (4); gizarte erantzukizuna (11); gobernuaren erantzukizuna (8); gure erantzukizuna (7); guztiaren erantzukizuna (5); guztien erantzukizuna (8); guztion erantzukizuna (4); haren erantzukizuna (4); hartu zuen erantzukizuna (6); heriotzaren erantzukizuna (5); hilketaren erantzukizuna (4); horien erantzukizuna (5); horren erantzukizuna (16); izanaren erantzukizuna (9); izandako erantzukizuna (4); izateko erantzukizuna (4); luke erantzukizuna (4); nire erantzukizuna (4); partidaren erantzukizuna (5); zuen erantzukizuna (16); zuen erasoaren erantzukizuna (6); zure erantzukizuna (4); zuten erantzukizuna (5)
bere erantzukizunak (11); bere erantzukizunari (7); bere erantzukizunari aurre (4); dituen erantzukizunak (4); du erantzukizunik (5); duten erantzukizunaz (4); erantzukizunak argitu (6); erantzukizunak argitzeko (7); erantzukizunak eskatu (15); erantzukizunak eskatu dituzte (4); erantzukizunak eskatuko (5); erantzukizunak eskatzeko (5); erantzukizunak eta (6); erantzukizunak hartzeko (9); erantzukizunaren eta (4); erantzukizunaren zati (6); erantzukizunaren zati bat (4); erantzukizunari aurre (7); erantzukizunari buruzko (4); erantzukizunari uko (6); erantzukizunari uko egin (4); erantzukizunei muzin (5); erantzukizunen bat (5); erantzukizunez eta (5); erantzukizunez jokatu (13); erantzukizunez jokatu behar (6); erantzukizunez jokatzea (4); erantzukizunez jokatzeko (14); erantzukizunez jokatzeko eskatu (12); erantzukizunik ez (12); erantzukizunik hartu (6); erantzukizunik hartu nahi (4); erantzukizunik izatea (4); ere erantzukizunik (4); eta erantzukizunak (18); eta erantzukizunaren (6); eta erantzukizunari (5); eta erantzukizunez (11); ez du erantzukizunik (5); inolako erantzukizunik (10)