Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erantzuki1 1 iz norbaiti bere hutsa edo gaizki egina aurpegira botatzea edo gaitzestea; horretarako erabiltzen diren hitzak. ik erasia.

Desira asko, gogoeta asko, salaketa asko eta erantzuki asko dabilkit buruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 327. orr.

Maizen darabilten hizkera erantzukia da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.

Erantzuki guztietan dago egiazko zerbait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 328. orr.

Azkenekoa izaki, ezin nintzen elkarrekin bizi genuen bake une hartaz poztu, baina erantzuki hartan eman behar ote nuen bizi guztia?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Zuk, goiko solairukoek jaurtitako hainbeste erantzuki jasan izan behar dituzun eta hainbeste injustizia ikusi behar izan duzun horrek!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 182. orr.

Zin-zinez sinets nazazu halaber, andrea, ezen erantzukietarik salbuetsia naizen arren, ez naizela damuetarik salbuetsia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 515. orr.

Ez dakit zergatik, beste behin ere, neuri egozten zidan erantzukia zela iruditzen zitzaidan, hots, neu gaitzesten ninduela, neurea izan balitz bezala poemak zerraldotik berreskuratzeko ideia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 143. orr.

Zeren oraindik ere barrena jaten ari baitzait hain asaldaturik nengoen hartan idaztera ausartu nintzaion gutun zital harengatiko erantzukia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 343. orr.

Begiak handi-handi zituen, eta oso triste eta erantzukiz zegokidan begira, esanez bezala: "Oi, Anne, zergatik abandonatu nauzu?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.

2 erantzuki egin

Txantxa haien aitzinean, Mattin eta biok edonoiz hasten ginen irri-karkaraka, eta amari ere, ahantzirik behingoz kontua hartu eta erantzuki egin behar zigula neurriz kanpoko barreak egiteagatik, irri tipi bat marrazten zitzaion ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

-Vasienka, mesedez, aitaz ari zara! -ama zaharra tente-tente jarri zen, erantzuki eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

"Zure alabak zugandik ari dira esajeratzen ikasten", egin zion erantzuki Ramsay jaunak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 69. orr.

Berriro egin zion bere buruari erantzuki.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 89. orr.

Ez diezaiogun hemen kausi dezakeen plazer bakarrari lotu izanaz erantzukirik egin Valmont jaunari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

Hemendik aurrera erabat arbuiatzen ditut munduari egin dizkiodan erantzukiak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.

Neure buruari ez diot erantzukirik jadanik eginen zurekin ezkutukerian ibiltzeagatik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

· Egiten zaion erantzuki edo salaketa bakoitzeko, promesa eder bat eskainiko dizu, baina gero ez da inoiz beteko Bakar-bakarrik ikusten nuen neure burua, hainbeste desanimatzen eta adoregabetzen ninduten erantzuki haiek gehiago egingo ez ziezazkidaten modukoa bihurtzeko lan gaitz hari ekiteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus