Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eranzten ez zela ikusita, ea zeren zain zegoen galdetu nion, eta, aldameneko gelan emakume bat larrugorririk zegoela jakinda, bera ez zela erantziko.-Erantziko al naiz berriz ere? Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.
Madame Lil ez zen osorik erantzi. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.
Eta gero, gau batean, berandu, oherako eranzten ari zela, neskak atea jo zion, lotsati. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.
Erantzi eta jantzi bitartean, garbi ikusi zuen anai Rufinok aipatutako zauria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.
Ez baitzen gauza bere kabuz janzteko eta eranzteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 140. orr.
Ahulegi nengoen mugitzeko, eta berak erantzi ninduen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.
Ahulegi nengoen mugitzeko, eta berak erantzi ninduen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.
Sarritan, hain zuzen, bere jantziak erantzi eta behartsuak janzten zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.
Jantziak erantziko dizkizute eta zure bitxiez jabetuko. Elizen arteko biblia Ez 23,26
Arropa bustia eranztea ere nekeza egin zitzaidan, hain nengoen ezer egiteko gogogabetua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 148. orr.
Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Annak dantzarako soinekoa erantzi eta kamisoia jantzi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.
Amak mantala erantzi eta ohiko otoitzarekin bedeinkatu zuen mahaia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 15. orr.
Profetak erantzi zuen berehala begiak estaltzen zizkion zapia. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,41
-Erantzi beloa eta elkarrekin erreko dugu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.
Anaiaren batek, deabruak zirikaturik, sexu-harremanik izan baleza, ken bekio abitua, bere bekatu dorpeaz galdua baitu hura janzteko eskubidea; erantz beza erabat, eta gure Elkartetik egotzia izan bedi zeharo. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.
Bere soineko bikainak erantzirik, ihesi doan esklaboaren antzera ibili zen landan zehar. Elizen arteko biblia 2 M 8,35
Oinetatik bururaino jantzirik lo egiten zuen, longaina bera ere erantzi gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.
Eserita topatu zuen Peppone, baina gabardina erantzi gabe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.
Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen. Elizen arteko biblia 1 Erg 21,27
Aita kapela erantzi gabe sartu zen barrura. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.
Zamanilovka herrixka urrun al zegoen galdeturik, txanoa erantzi zuten bi mujikek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.
Eskularruak eta kaskoa erantzi, anorak urdinaren kremailera zentimetro batzuk jaitsi eta zain geratu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 18. orr.
Goantea erantzi eta atzamar mamiak erretratu makinaren parte metalikoan itsatsiko zaizkizu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.
Atorra eta galtzerdiak erantzita, galtza hutsetan nengoen ohe gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
Bera begiak zabal zabalik geratu zen, eskafandra eranzten zuela, ondo konprenitu gabe bezala: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.
Erantzi soinean daramazun dolu-jantzia eta kendu oinetakoak. Elizen arteko biblia Is 20,2
Horrek erraztu zizkidan latex babestailea eranzteko lanak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Oinetakoak erantzi eta hondartzan egin genuen bidearen zati bat. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 137. orr.
Behin baino gehiagotan hurbildu zen ohera, botak erantzi eta lotaratzeko asmoz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.
Jakanarru beltza, artilezko jertse beltz tarratatua, bakero beltzak eta uda zein negu erantzi ere egiten ez zituen Doc Marteensak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
Horregatik erantzi dituzu zuk zeure jantziak, hau da, munduko ondasunak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1197. orr.
Galtzontziloak erantzi nizkion kontu handiz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 76. orr.
Leize baten tamainako tximiniaren ondoko aulkian eserarazi ninduen izebak segituan, eta zapatak erantzi zizkidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Bi sektoreko etapan, egun osoan kulotea erantzi gabe ibiltzea ez da oso atsegina izaten. Berria - Kirola 2006-04-02
Nik neuk eta nire senide laguntzaile eta guardakoek ere erantzi gabe egiten genuen lo, armak eskura genituela. Elizen arteko biblia Ne 4,17
Erantzia zuen bere kapela, eta harrotua ilea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.
Emazteak kapela eta kapa erantziak zituen eta ispilu kulunkari handi baten aurrean zegoen, gerruntzea askatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.
Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.
Gerritik gora eranztea lortu zuen antze handiz eta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.
Jantziak emeki-emeki eranzten hasi zen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.
Alde batera, harritu egiten nauzu, David -esan zidan haietako egun batean Lubisek, Iruainera itzuli eta zaldiei zela eranzten ari ginela-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Aitatxik berak erantzi zuen San Krispinen irudiaz gazteluko kapera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.
Arianek betaurreko borobilak erantzi zituenean, Goio harrituta geratu zen neskaren bekainen arku perfektu arkatzez marraztuari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.
-Ba al dakizue zergatik erantzi dudan eraztuna? -galdetu zigun gero-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 38. orr.
Orduan mendekurik hartzen ez badut, buruan daramadan koroia erantziko dut betiko. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 64. orr.
Erantzi orain bitxiak, eta ikusiko dut zer egin zuekin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 192. orr.
Iturri batera iritsi zen; han, zaldun bat zegoen etzanda, lotan, armak erantzita. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.
Berak erantzi dit ohorea, berak kendu duintasunaren koroa. Elizen arteko biblia Jb 19,9
Larruzko jantziak egin zizkion, haietan gizakiaren hilkortasuna adieraziz, erantziak baitzituen errugabetasunaren jantziak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.
Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra. Elizen arteko biblia Ba 5,1
Rita Hayworth Gilda filmean eskularru luze hura eranzten, platanoari azala eranztea ere zilegi ez zenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.
Orduan -segitzen du Reclus-ek-, berezitasun etniko guztiez erantzirik, bazter orotan gizonak senidetzat ezagutuko du gizona, eskubide berberen jabe, justizia eta bertutezko ideal beraren lekuko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.
Behinola, Jeriko ondoan zegoela, eskuan ezpata erantzia zuen gizon bat ikusi zuen Josuek bere aurrean. Elizen arteko biblia Jos 5,13
Proposamen hutsalak erantzi nahi izan dizkiozue legeari eta gazteak laguntzeko ez dute inolako ekarpenik egingo. Berria - Ekonomia 2006-04-13
Balio politikoa erantzi zitzaion. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Ez jarraitu elkarri gezurrak esaten, izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi. Elizen arteko biblia Kol 3,9
Parera heldu zenean, eskuineko eskua sabelpetik erantzi eta armairua zabaldu zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 17. orr.
Hizkuntzarekin esperimentatu zuen: hezurdura bakarrik utzi arte erantzi zuen. Berria - Kultura 2006-04-11
Erantzi, gure sinesmenaren apaingarri eta eusgarri ziren ainbat gauza kenduz. Herria 2001-03-08
Orduan San Frantziskok segituan ura beroarazi zuen usain gozozko belar ugarirekin, erantzi zuen ondoren legenduna eta bere eskuz garbitzen hasi zen, anaia batek ura isurtzen ziolarik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.
Ahulegi nengoen mugitzeko, eta berak erantzi ninduen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.
abitua erantzi (3); alkandora erantzi (3); arropa erantzi (12); arropa erantzi eta (4); arropak erantzi (27); arropak erantzi eta (14); arropak erantzi gabe (3); bat erantzi (6); bat erantzi eta (5); beloa erantzi (4); beltza erantzi (4); beltzak erantzi (3); berak erantzi (6); bere jantziak erantzi (3); berehala erantzi (3); berokia erantzi (5); betaurrekoak erantzi (11); betaurrekoak erantzi eta (5); botak erantzi (8); botak erantzi eta (3); elastikoa erantzi (3); erantz ezazu (3)
erantzi baino (4); erantzi baino lehen (3); erantzi behar (7); erantzi behar izan (5); erantzi bitartean (5); erantzi du (10); erantzi dute (4); erantzi egin (22); erantzi egin behar (3); erantzi egin zen (3); erantzi egin zituen (3); erantzi egin zuen (3); erantzi egingo (3); erantzi egiten (6); erantzi ere (5); erantzi eta (188); erantzi eta bere (6); erantzi eta boozi (3); erantzi eta lurrera (3); erantzi eta ohean (3); erantzi ezak (3); erantzi gabe (35); erantzi izan (3); erantzi nahi (5); erantzi nahi izan (3); erantzi nahian (3); erantzi nituen (8); erantzi nizkion (4); erantzi nuen (7); erantzi oinetakoak (4); erantzi zeure (3); erantzi zeure tunika (3); erantzi zituen (31); erantzi zituen eta (3); erantzi zituenean (3); erantzi zituzten (6); erantzi zizkidan (4); erantzi zizkion (5); erantzi zuen (56); erantzi zuen eta (3); erantzi zuenean (3); erantzi zuten (4)
ere erantzi (7); ere erantzi gabe (4); eskularruak erantzi (4); eta erantzi (10); eta erantzi egin (5); eta oinetakoak erantzi (3); gabardina erantzi (10); gabardina erantzi eta (5); galtzak erantzi (5); galtzak erantzi eta (3); galtzerdiak erantzi (4); galtzontziloak erantzi (7); guztia erantzi (3); guztiak erantzi (8); guztiak erantzi eta (5); ilunak erantzi (3); jaka erantzi (20); jaka erantzi eta (5); jaka erantzi zuen (4); jakanarrua erantzi (3); jantzi guztiak erantzi (3); jantzia erantzi (9); jantzia erantzi eta (6); jantziak erantzi (16); jantziak erantzi eta (10); kapa erantzi (5); kapa erantzi eta (3); kapela erantzi (27); kapela erantzi eta (11); kapela erantzi zuen (7); kapelua erantzi (6); kuleroak erantzi (3); mantala erantzi (4); oinetako bat erantzi (4); oinetakoak erantzi (14); oinetakoak erantzi eta (4); prakak erantzi (3); soinekoa erantzi (9); soinekoa erantzi eta (3); soinekoak erantzi (5); soinekoak erantzi eta (3); soingainekoa erantzi (5); tunika erantzi (5); txanoa erantzi (3); txapela erantzi (6); zamarra erantzi (4); zapatak erantzi (10); zapatak erantzi eta (3); zapatak erantzi nituen (3); zapatilak erantzi (3)
arropak erantziko (3); betaurrekoak erantzirik (3); erantzia zuen (5); erantziak zituen (4); erantziko ditiat (3)