Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako predikatuaren eransketak, beraz, judizio sintetiko bat sortzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.
Azterketa honek suposatzen du, era berean, enuntziatuak berezkoa zaien eransketa (additivité) forman jorratzen direla. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.
Lituaniak ikusi du poloniera ezarri zela lituanieraren ondoan, bai eta errusiera ere, Errusiako Inperioaren eransketagatik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.
Dena den, eransketa hori aspaldian jarri da praktikan, fabrikatzaile batzuek agian nahiago baitute ez jakitea hiperbitaminosia (edo neurriz gaineko bitamina-kontzentrazioa) ere kaltegarri zaiola gizakiari. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.
Hala ere, mundu islamikoko ekonomi baliabideei egindako eransketa nagusia, inoiz nekazaritza-balio nabarmenik izan gabeko eskualdeetan, olio mineralaren lur azpiko gordailuak aurkitu eta erabiltzea izan da. horren bitartez nire ezagutzan hobekuntza logikoa sortzen da, baina ez da ezein gehikuntza edo eransketarik bereganatzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.
Azkenengo bi esaldiek B-ko eransketa bat biltzen dute. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Paragrafoaren bukaera artekoa B-ko eransketa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.
Mailaz maila, hitzetik hitzera egiten dugu salto, norabide jakineko progresio baten barruan: dela eransketaren bidez (gero eta luzeago), dela kenketaren bidez (gero eta motzago), dela metagramaren bidez (aldian aldiko letra bat aldatuta). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 64. orr.
Har ditzagun honako ordezkatze hauek: goiko bokalaren eta bokal irekiago baten arteko kontsonante eransketa (/mendia/ Šmendia), batetik; bestetik, bokal erdi-irekien bokal irekiekiko disimilazioa (/etea/ Š etia). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 58. orr.
Ez da, bestela esan, eransketa soila, igurzkari -> afrikatu ordezkatzea baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Hizkuntzak onartzen ez dituen atzizki eransketetan, esate baterako: Eroski, Etxekor, Etxetar, Hirukide, Mendiki, Mendikoi, Jolastui, Hizkin... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 174. orr.