Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eranskari iz aglutinantea.
Jada tesi doktoralaz gero, kultura modernorako euskararen berezko ezgaitasunaren arrazoi funtsezkoa horren natura eranskaria -aglutinantea- da, giza mintzamenaren garapideko estadio primitibo bati, ahalbide linguistikoen garapenean maila apal bati, dagokion izaeratzat jotzen dena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.
Egia esan, ez da zaila hamabost letratik gorako hitzak aurkitzea, hizkuntza eranskaria izateak atzizkiak pilatzeko dakarren ahalbidea kontuan harturik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 219. orr.
Honek zerikusirik ez du hizkuntza bat eranskaria edo malgukaria izatearekin, baina Unamuno-k beti esplizitatzen duen arrazoia hau da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.