Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marrazki bat, lerro bat, marra bat, argazki bat, eranskailu bat, bakoitzak asmatzen zuena jarri zuen. Berria - Harian 2005-10-16
Salneurriaren eranskailua kendu eta bitan tolestu zuen paperezko poltsa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.
Kutxatxo bakoitzak bazuen, halaber, aurreko eta beheko aldean, eranskailu bat, ileen jabetza aitortzen zuena, inprentazko letra txiki txukunetan jarritako izenaren bidez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.
Tiraderatik paper batzuk hartu nituen, sindikatuko eranskailuak eta partiduko barne ohar batzuk hautsi egin nituen, sukaldeko ekonomikan erretzeko, badaezpada ere. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 202. orr.
Medemi ez eranskailuak ideiak jazartzea baino ez du bultzatzen, eta mezu horrek ez luke eduki behar lekurik Goya sarietan. Berria - Kultura 2004-01-31
Eranskailuaren azpian esaldi bat, nire letraz hori ere: MAS TEMPRANO QUE TARDE CAERA EL COBARDE, horrelaxe, letra larriz, nire abizena bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.
Eranskailu biribil bat, bertan jarria egunero pilula antisorgailua hartu behar zuela gogorarazteko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 263. orr.
Belascoain, Zizur Mayor, Zizur Menor eta Pamplona izenen parean, eranskailu handi batzuekin, Belaskoain, Zizur Txikia, Zizur Nagusia eta Iruñea jarri zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-11-28