Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nuen eztabaidarik nahi, eta, pazientzia bildurik, ahal nuen tonu eramankorrenean erantzun nion: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 124. orr.
Zentzudun eta eramankor izateko agintzen die. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.
Zu gizon buruargia zara, erne ibili, jakin ezazu jendea non den eramankorra eta non suminkorra, eta konta iezadazu gero horren guziaren berri. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.
Gurean satirak ez du sekula izan bizi herbal eta hutsala besterik, zeren haren bihotza zorroztasuna baita, eta horretatik eskas samar gabiltza zoritxarrez; umorea, harekin nahastu ohi duguna, betiere, eramankor eta bihozpera izaten da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.
Gizabanakoa eramankorra bada, ordea, nekez matxinatuko du inork. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.
Izan zaitez zorrotza zeure buruarekin, eramankorragoa hurkoarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 62. orr.
Mustok, eramankor, aitaren makilatxoa hartu zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.