Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eramankizun iz eraman edo pairatu behar den gauza.

Apaltasun-ibarrean jaiotzen dira gozotasuna, norbera inoren esku jartzea, baretasuna, eramankizuna, ontasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Sufrimenduaren sailkapena egiten dakitenek esan ohi dute ez dagoela umea hil zaion amaren eramankizuna, pairamena eta kabitu-ezina bezalakorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Gizakiak iraun dezala, bada, eramankizun gozoan, jainkozko borondatearen portuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Ipurmasailetan malgutasun puntu erorberago bat sumatu niola uste izan nuen gero, eta ibiltzeko moduan halako eramankizun nekatuago bat ere bai azkenik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus