Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eramanezin (orobat eraman ezin g.er.) izond ezin eramanezkoa.

Nork aipatu zuen izatearen arintasun eramanezina?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 226. orr.

Nola adierazi hitz sotilez oinaze psikikoaren zama eramanezina?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.

Donibane Garazi inguruetako lasaitasun eramanezinaz aspertuta, amorratzen egongo da misio kitzikagarriagoak egiteko eta ekintza gizon bihurtzeko, eta azkenean, espioi lan bat emango diote.  Berria - Kultura   2004-05-08

Kirats eramanezina da, sandalo eta intsentsuaren usainak gorpu usteldu eta haragi errearenekin nahasten baitira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 193. orr.

Nik adiskidetasun huts mantendu nahi nuena zuk harago behartu nahi izan zenuen, harago ezin eramanak min eramanezina sortzen zizulako apika.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 47. orr.

Orduan, zenduaren aurpegia esku artean duzula, aldatu egiten dira gauzak, eta hiltzeko desio boteretsu bat igotzen zaizu hesteetatik garunera, suzko bihotzerre eramanezin bat sortzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.

Eguerdiko hamabietako eguzki zuri eramanezin hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

"Xanpain-kopak", Robert Wadek deskribaturiko desberdintasun patroi gisa, oso modu grafikoan erakusten du munduko ekonomiako aberatsen eta pobreen arteko amildegiaren sakona, eredu politiko eramanezin baten isla inolaz ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.

Arratsaldeak benetan eternitatea zirudien, urdin bezain eramanezin, baina eder, baina amaigabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.

Tentsio hura eramanezina zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.

Oker larri bi bizitzak: eramanezina eta laburregia da.  Berria - Kultura   2006-02-14

Eramanezina gertatzen zaizu esparru ezin estuago horretan zain egon beharra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

Isiltasunaren gogorra eramanezina gertatu zenean, Healy andereñoak honela esan zion baritonoari: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 214. orr.

Eramanezina egiten zitzaion bere burua hirixka postalkara, pastelkara hartan aurkitzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Biriketako estura baino eramanezinagoa egiten zait.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.

Oker larri bi bizitzak: eramanezina eta laburregia da.  Berria - Kultura   2006-02-14

Gero, bere ziegan, beldurra eramanezin bilakatu zenean, Vasili Kashirin otoitz egiten saiatu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Eramanezina zuen oinazea, hanka baten gainean baizik ez zitekeen ibili.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Atxiloturiko lagunen artean bazen zaldun harro bat, guztiz eramanezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Eraman ezinezko tristura ematen zioten hango herri zuriek eta mendi ilunek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

2 (izen gisa)

Azalekoak izaten dira gehienean eramanezinak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.

Ohiko gertakizun, gatazka eta eramanezinak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

Eraman onekoa eta diskretua zen ama, eta kontatzen ari naizen oroi-tzapenen ardatzean beti aitarekin nuen eramanezina ageri bada ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Eta (Carmichael jauna eta honen eramanezinera itzuliaz) ez zegoen imajinatzerik Ramsay andrea zutik egotea pintatzen, etzanda egotea irakurtzen, goiz osoa belardian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino eramanezinagoa (3); eramanezina da (3); eramanezina egiten (5); eramanezina zen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus