Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure ama gaixorik zegoen ohean mugitu ezinik, berriz gaixotu baitzen nik karabineroenera eramanarazi nuelako, eta ez zuelako batere ulertzen gurean gertatzen zena. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 95. orr.
Bortxaz eramanarazi zenituela herritarrak Donibaneko plazara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Epaileak adierazi zuen behar adina froga zituela ni auzitegi gorenaren aurrera eramanarazteko eta hiru mila dolarreko fiantza ezarri zuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 144. orr.
Berehalaxe esan zuen gorpua ez zela utzi behar sukaldearen erdi-erdian; atzealdera eramanarazi zuen, osabak lo egiteko erabiltzen zuen gelaxka batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Iduri luke sos puxka baten irabazteko tirriak zernahitara eramanarazten duela gizona. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.
Biluzik eta soka bat lepotik zuela, eramanarazi zuen bere burua herriaren aurrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 677. orr.
Jerusalemdik kanpora Zedron haraneko zelaietan erre ondoren [kulturako eginak zeuden tresna guztiak], Betelera eramanarazi zituen errautsak. Elizen arteko biblia 2 Erg 23,4
Fonografoaren platerean utziko du, biraka hasiko da; altzairuzko orratza saltoka eta kirrinka hasiko da ildoetan, eta ondoren ildoek, espiralean, diskoaren erdiraino behin eramanarazirik, amaiturik egonen da, Some of these days kantatzen duen ahots erlastua betikoz isilduko da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 277. orr.
Jo eta txikitu egingo zaitut eta espetxera eramanarazi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 255. orr.
Bere lagunari deitu eta buruko hura deabruarekin batera gelatik urruti eramanarazi zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.
Nonnahi begi pare ikaragarriak isiltasunean kargu hartzen, begi torturatuak, eskuak burura eramanarazi zizkidatenak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.
Nire izterren artean bustitzen hasi zen, eta horrela ikasi genuen gozamena sinkronizatzen, mokorrak pixka bat atzera eramanarazten nizkion nire izterren artean goza zezan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.
Hilak kamioian metaturik eramanarazten zizkioten, trapu zahar batzuk balira bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 183. orr.
batera eramanarazi (3); eramanarazi zituen (3); eramanarazi zuen (5)