Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eramaki (orobat eramanki g.er. eta eremaki g.er. ) 1 adlag eramaten.

Irudian, bidean aitzina zihoan begirada amultsuko ahuntz bat, sagar gorri bat bizkar gainean eramaki, pertsonaia malenkoniatsu baten aurretik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

Txona eta Guridi pasatu ziren, erreminta kaja eta kable-luzagarri bat eramaki.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

Egunean hiru aldiz, goiztirian, eguerdian, arrastirian, Frantziskotarren ordenako bi anaia ikusten zituen pasatzen, ogi eskale, zatiak otarre batean eramaki.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.

Arnasean berean eramaki, eta ezin harrapa!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 137. orr.

Eta hark eramaki izena, halere, eta izenak berekin zekarren guztia: ospea, itzala, dirua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 102. orr.

Eta, ahal bezala, Lakarko inguruak, beti xixpa besaburuan eramaki, egunero xeheki begiratzeko agindu ziguten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Etxeko bertze muturretik, Isabel Sanjoseren purrustada luzea: berak ere barnera nahi, ordu erdi eramaki itxarongelan eta lotsagarria izaki segurtasun indarrak hedabide jakin batekin erakusten ari ziren lagunkeria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Haien begiak ezin ikusi, zoritxarrez, beraiek ere eguzki-betaurrekoak eramaki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

2 (aditz laguntzaileaz)

-Gizon honek dio aise ere arropa aberatsagoak eramaki zenituela orduan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.

Auto lerro luze hartan bazen ere emazteño bat haur ukaiterat eramaki zutena Baionarat.  Herria   2001-06-07

Harrigarri! eta bizkitartean, eskalapoinkeri horiek, bertzen gainera, orai orgataraka heldu baitzaizkigu, badute "hobari" bat eta ez txarra: ez dute KO-OFIZIALISATZERIK, erroetarik beretik eginak-prest daude: FRANÇAIS OFFICIEL-erat eramaki gaituzte!  Herria   2004-07-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus