Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraldatze 1 era edo forma aldatzea.

Zer eraldatze oraindik historialarien eskura ez daudenak?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 83. orr.

Entzun duzue zerbait noski Hamleten eraldatzeari buruz: hala deitu beharko, ezen ez kanpotik eta ez barnetik ez baitirudi lehenago zen hura.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 76. orr.

Batzuk petrolioaz elikatzen dira oso azkar, beste [bakterio] batzuek eragindako eraldatzea mantsoago gertatzen da, denetatik dago.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Eraldatze baten bizipena, eta bizipen baten eraldatzea.  Berria - Kultura   2006-05-07

Presoek eraldatze politiko eta sozialetan parte hartzeko eskubidea dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Bi kasuetan, nortasun berria egituratzeko subjektoak eraldatze sakona jasaten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

SPE-ren bederatzigarren atal horretan abiatu zenaren ondorengo sakontze eta aberasteek eratorpen fonologikoaren eraldatze handiak ekarri zituzten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Desagertzeko zorian dago haragijale txikia, bere habitataren eraldatzeak eta bisoi amerikarrak mehatxatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gatazken kudeatze eta eraldatze eremuan lan egiten duten talde garrantzitsuek parte hartuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Teknologia digitala agertu denez gero bideoartearen mundua aldatze eta eraldatze garaian dagoela adierazi zuen.  Berria - Kultura   2004-06-23

Beste gabe, literaturaren, artearen zein filosofiaren eraldatze-prozesua abian ipini zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Abiapuntutzat hartzen dugun elementua zein den (hitza, sigla, esaldia, atsotitza, beste hizkuntza bateko esakunea, liburu bateko pasartea...) eta aplikatzen diogun eraldatze eragiketa zein den (biltzea, banatzea, laburtzea, luzatzea...).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus