Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraldakuntza 1 iz eraldaketa.

Cancha aldizkariaren 1945eko urtarrilaren 15eko zenbakiak "La transformación del pelotari" -Pilotariaren eraldakuntza- izenekoa dakar.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

Zerbaiten heriotza ez baita zerbaiten azkena, ezpada forma berrien -beraz, eraldakuntzaren- sorgunea, bilakabide berrien hastapena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Eraldakuntzak mundu gobernantzako erakundeetan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

2 (izenondoekin)

Eraldakuntza optikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Gure "txakur molekular" horren baitan, ildo berean, urratsez urratseko eraldakuntza linealezko prozesutzat jotzen dira fenomeno biologikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Hirurogeita hamarreko urteetan, aldiz, euliaren baitan eragiten duen eraldakuntza morfologikoa dela-eta izango da garrantzitsua mutazio hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Badu proteinak berariazko ezagutze-gune bat, eta hark gaitzen du, hain zuzen, konposatu jakin bat finkatu eta eraldakuntza kimikoa katalizatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Bata, su-etena, mugagabea espazioan eta denboran; bestea gure etorkizuna erabakitzeko euskal herritar guztion eskubidea; eta hirugarren, eraldakuntza sozialerako oinarriak ezartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Eraldakuntza genetikoa, egundaino, negozioaren eskutik sartu da, eskrupulurik gabe, pazientziarik gabe, isiltasun, sekretu- eta misterio-giro ilunean, akaso ohiko kontraesan ofizialak ez desmuntatzeko, finantza-iturri behinenetako bat herri-diruak gorabehera, botere horretatik iragazita datorkiola gogoan izaki.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hala eskala arkitektonikoan nola hirigintzaren nahiz lurralde-eraldakuntzaren eskalan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus