Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eraldagarri izond eralda daitekeena.
Positibotasunen a priori ez da bakarrik denborazko sakabanaketa baten sistema; bera eraldagarria den multzo bat da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 148. orr.
Objektu eraldagarria (hots, natura), ez da hortaz kanpo objektu bat, gizarteari (artifizialtasunari) kontrajartzerik legokeen zera, bere baitan ahalgarritasun teknikoaren marka duena baizik. Berria - Gaiak 2004-12-09
Materia materia da, ez noble eta ez doilor, infinituki eraldagarria, eta ez du batere axola haren etorki hurbilak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.