Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero eta istilu handiagoetan sartzen ari nintzen, zaputz moldakaitzaren erakutsiak eginez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.
Ikusten al dituzu nire erakutsien ondorioak? "Hezitzaile" burgesek hitzez hitz jarraitu zituzten maisuaren erakutsiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 174. orr.
Erakutsia emateko, berak kendu dio lehenengo pota Matilderi, sari gisa. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.
Hitz hura horrela ahoskatzea dotoreziaren erakutsia iruditzen zitzaion gure amonari. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.
Arrosek erdietsi zuen dorrexketako barrandariak edo plazaren defentsan lanen bat zuten gainerakoak halako erakutsietatik salbuestea, berdin asteguna ala igandea izan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Joan zaitez Aita santuarengana, eta Jainkoaren maitasunagatik eta bere erakutsiez mundua utzarazi zidan San Frantzisko haren morroiaren maitasunagatik, erregutu iezaiozu aska nazala eskumikutik eta itzul diezadala Ordenako abitua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.
Zer erakutsi on eman dezake horrelako batek eta zer sakramentu egin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.
Jakin behar dena da horren guztien inguruan hausnartzen eta erakutsi onak aintzat hartzen. Berria - Harian 2005-04-19
"Lisboan" inondik ere ohikoa ez den garbitasun-erakutsi hori aski ez, esku artean erratza ikusi behar izan nion, ene eskariari ezaditua egiteko asmo tinkoa zuela konprenitzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Guztiz egoki da zure aldetik, Hamlet, dolu-erakutsiok eskaintzea zeure aitari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.
Maite-erakutsi gehitxo egiten du damak, aukeran. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 131. orr.
Baina nola hartu du mutilaren bihotz-erakutsia? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.
Horiek guztiek zientzia eta teknologiaren garapen eta garaipenaren ispilu dira eta erakutsian uzten dute zenbat ikasteko, inguruko munduaz zenbat jakiteko, gai izan garen mendearen abaroan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.
Bai baitago hor, inork ere aipatu ez arren, halako itun ezkutu bat, soinekoaren binperra erakutsian uztea debekatzen diguna. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 63. orr.
Teknika honek gaur arte iraun du, eta komunisten iturritik edan dutenek askotan dute jarrera hori, batera edo bestera erakutsian uzten dutena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.
Horiek uzten dute erakutsian, ikusiko dugun bezala, nora joan daitekeen gizakia eta, hartara jarriz gero, zer egin dezakeen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.