Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakutsarazi, erakutsaraz, erakutsarazten 1 du ad erakustera behartu; erakutsi.

Graben-en, gizonezkoen moda-denda handian sartu eta saltzaileari gorbatak erakutsarazi zizkion Kallisthenes Skuludisek.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

Eskolako koadernoak erakutsarazten zizkigun, eta monokuloa ipinita, serio-serio, gure lanak zorrotz gaitzetsi eta irakasten hasten zitzaigun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Begi beltzak, itzal ilunez margotuak zituen, eta irribarreak hortz zuriak erakutsarazten zizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Pesta hau hasi da afitxa lehiaketa batekin; afitxa horiek aurtengo Baztandarren Biltzarraren emanaldia behar zuten erakutsarazi.  Herria   2005-07-21

Encina Serrano talde terapia egitera baino ez da etorri, gatazkaren parte ez dela erakutsarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Baina, orduan, nire eskua hartu zian, eta berarekin batera hatzaz erakutsarazi zidaan, ikus nezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus