Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erakusteke adlag erakutsi gabe.
Zerbitzariekin eseri ziren, batzuen eta besteen arteko maila-desberdintasuna erakusteke, baina, hala ere, ezin bestela, elkarrekin nahasteke. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.
Taldeko izarra zenak dena erakusteke izango du orain, eta zorrotz aztertuko dute. Berria - Kirola 2004-08-13
-Aleykom salam -erantzun dit, konbentzimendu handirik gabe, irribarre laurdenik ere erakusteke ezpainetan-. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.
Goxo eta maitekor xuxurlaka hasi zitzaion, emakumearen ona lortzearren, eta emakumeak utzi egin zion hizketan, pozik ala triste ote zegoen erakusteke. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.