Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakustazoka iz erakusketak egiteko azoka.

Erakustazokak hitzartuak ditu bederatzi azoka 2005erako.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Bilboko Erakustazoka topaleku bihurtu dute egunotan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko neska-mutilei lanbide heziketak eskaintzen diena erakusteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Barakaldon uhain batean bezala sartu gira Bilbao Exhibition Center erakustazokaren sabelera.  Herria   2005-12-22

Erakustazoken jarduera lege baten bidez arautuko da.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

Bilboko Erakustazokan ospatuko duten Aberri Egunaren ekitaldia arkeztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Barakaldoko erakustazokako Bizkaia Arena pabiloian.  Berria - Harian   2006-01-20

Euskararen Egunaren karietara Bilboko Erakustazoka zaharrean egindako ekitaldi ofizialean egin zituen adierazpenok.  Berria - Harian   2005-12-03

Datuok Javier Madrazok eman zituen BEC erakustazokaren inaugurazioan.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Musikaren bidetik hegoaldera iritsiko dira bihar Bilboko Erakustazokako Pabiloian egingo den Elkartasun jaialdian bilduko direnak.  Berria - Kultura   2004-04-23

Erakustazokako laugarren pabilioia erdi hutsik dago, baina heldu dira lehenengo lagunak Inauterietako kontzertua entzutera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 223. orr.

«Egonkortu eta nazioartera zabaldu» dela azaldu zuen atzo erakustazokako kontseilari ordezkari Jose Miguel Corresek.  Berria - Ekonomia   2006-03-12

Barakaldoko BEC erakustazoka kanpoaldeak atzo utzi zuen irudia.  Berria - Harian   2006-01-22

Egungo futbol-zelaiak 90 graduko bira egingo du Nazioarteko Erakustazoka egon zen lursailaren bi herenak aprobetxatuta.  Berria - Kirola   2006-04-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus