Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakusleiho iz dendetan eta kidekoetan, kanpoaldeko leiho modukoa, salgaiak erakusteko erabiltzen dena. ik erakustegi.

Metro batzuetara ikusi nuen bigarrena, erakusleiho bati begira.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.

Erakusleiho batean koadroak, gaztaina-koloreko tapizak eta antigoaleko aulki bernizatuak erakusgai zeuden, kristalen atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Bere burua aurkituko du munstro, korrikaldian doala, azken behakoan apika, arkupeetako erakusleiho batean.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Dendetako erakusleiho askotan (gehienetan, esango nuke), beti ere, uste dudanez, apaingarri berak topatzen nituen asteetan eta hilabeteetan barrena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 297. orr.

Erakusleiho batzuetan saguzar-barez eta aingira-begiz beteriko upelak zeuden, sorginkeriari buruzko liburu-pilak zabuka, lumak eta pergamino-erroiluak, edabe-botilak, ilargiaren esferak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.

Bihotza ahula izaki, erakusleiho ongi hornituen sedukzioari ezin gogor egin, eta erosi eta erosi jardun beharra zeukan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

Itxaroteko eskatu zion eta denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko argitxoak isiotu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erakusleiho zabala da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.

Klausek garagardo botila, ordurako hutsa, erakusleiho txikiaren kontra bota zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Espaloietan utzitako auto bakanen ondoan igaro nintzen, hutsik ote zeuden ikustearren, eta denda itxien erakusleiho ilunen itzalak aztertu nituen banan-banan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

Marrubi eta kakahuete-gurinezko hiru izozki handi erosi zituen, eta kalexkan noraezean zebiltzan bitartean pozik zurrupatu zituzten, dendetako erakusleiho liluragarrietara begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.

Hantxe dago, erakusleiho lohitua kartelez eta pintadaz beteta daukala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Eta are okerragoa zena, dendako erakusleiho hautseztatuaz bestaldean Harryk ikusten zuen kale estu iluna ez zen inola ere Diagon kalexka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Handik bi urtera, goraxeagoko postu batera igorik zen, erakusleiho apaintzailearen laguntzaile izendatu baitzuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Denbora gutxi egiten zuten elkarrekin, astearte eta ostiralero, Hannaren biolin-ikastorduen garaian, eta eguraldia edozein zela ere, neskatila beti itsuaren gidari eta erakusleiho-erakusle.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

4 irud/hed

Tourreko etapa Euskal Herriaren erakusleiho bilakarazi nahi du Kanbok.  Berria - Harian   2006-03-08

Bertsolaritzak telebista bezalako erakusleiho baten beharra du.  Berria - Kultura   2006-02-04

Azokak erakusleiho izan nahi du, baina erakusleiho dinamiko eta praktikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Alphagalileo Europako ikerketen berri zabaltzeko sortu zuen Erresuma Batuko British Association elkarteak, Europan egiten den lanaren erakusleiho izateko.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Barakaldon berriki estreinatua izan da euskal industriaren erakusleiho handiena: 251.000 m2-ko erakustoki erraldoi bat, "Bilbao Exhibition Centre".  Herria   2004-04-29

Makina-erreminta «mundura zabaltzeko erakusleiho aparta» izango da BEC, Ibarretxek nabarmendu zuenez.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Aro kontuen erakusleiho gure hedabideak ditugunez, bai aipatu nahi nukeela, urtaro hasierako data horietan, zenbateko presing eta estuasunak ikusi izan ditudan euren aldetik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 168. orr.

Bitxia da, esate baterako, La leyenda de Jaun de Alzate-n, adibidez, euskal arima eta mitologia nola germaniartzen duen, Ortzi eta Thor berdinduz, bertute nietzschearrez adelatuz, etab., etnografikoki itxuragabekoa, baina erakusleiho polita Baroja-ren beraren arimarentzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.

Kultur erakusleiho bat.  Berria - Kultura   2006-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus