Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakusle izond hatzez mintzatuz, erpuruaren ondoan dagoena.

Lehen hatza sartu zidan kubatarrak, erakuslea, eta orduantxe ohartu nintzen zeinen finak eta luzeak zeuzkan hatzak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 123. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

• 2 iz zerbait erakusten duen pertsona.

Bi pabiloi bete dituzte azokara bildutako 559 erakusleek %80 handitu da enpresen partaidetza, antolatzaileen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

90 bat erakusle etorri beharrak dira: landare eta lore saltzaile, mota guzietako tresna saltzaile.  Herria   2003-05-29

120 erakusle hurbildu dira beren salgaiekin eta egunak jende anitz erakarri du.  Herria   2003-05-01

Esan liteke zu izan zaitudala eragile eta erakusle, zure gutunetako erretolika gozo horrek ganibeta erabiltzera behartu bainau, esaldi dotoreetan sartu, ebaki eta berben ostean zer ostentzen den ikusteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.

Piztia erakusketaren jabeak bere morroiaren goraipamen sutsuena egin zion, jakina; basa piztien erakusle gisa egindako karrera luze guztian ezagututako animaliarik bizkorren, atseginen, apalen, gozoena huraxe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Behin, handik zebiltzan gauza bitxien erakusle batzuek kume ikaragarri haren berri entzun zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Emakume gazte bat, oso argala bera, belztez jantzita, eta hiru gizon gazte, hiru gizon itxurako, eslabiar arraza peto-petoko erakusle hirurak, beltzez jantzita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.

Joan den mende hastapenean denbora zail eta latz horietan kopuru haundiko familitan ardura atxemaiten zen hartz erakusle bat (montreur d’ ours) herriz herri ibiltzen zena hartza“ dantzaraziz” eta eskea eginez Frantzia guzian eta Ameriketaraino batzuentzat.  Herria   2005-11-17

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak, nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitz batean, egiten dituena, eta gero munstro-erakusleei saltzen dizkiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Ehizaldiaz ere aritu gintuan, ehiza-erakusleen egitekoaz, gure gonbidatuetako batek egindako hutsaz, oreinkume gazteegia hil baitzuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 164. orr.

2 adierazten duena erakusten duen gauza.

Esan ohi da Gorgias elkarrizketa Platonen eskola berriaren erakuslea dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Hondarribian gertatzen dena emakumeok beste hainbat eremutan jasaten dugun bazterketaren beste erakusle bat da.  Berria - Harian   2005-09-09

Itsas zaldi bat aurkitu dute Tamesis ibaian, eta kutsadura gutxitu den erakusle dela esan dute. Horren guztiaren erakusle den Braqueren Biolina eta paleta margoaz gainera, Fernand Leger, Robert Delaunay, Juan Gris eta Frantisek Kupkaren obrak ere atera ditu argira Guggenheimek.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Biztanleriak Parlamentuan gehiengoa duen alderdia babesten badu presidente ohiak harturiko erabakiak ongi ikusten ez dituelako erakusle izango da.  Berria - Mundua   2004-04-15

Begiak ziren, beren harriduraren erakusle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Fase semantiko berritzaile horren erakusle izan dira zapatistek plazaratu dituzten leloak: Den-dena guztiontzat, ezertxo ere ez guretzat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

Anfibologia honen zergatiak, moduak eta ondorioak ez dira erraz eredu bakar batera egokitzen, eta adibideek aniztasun horren erakusle dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 229. orr.

Arteari emandako bizitza baten erakusle dira brontzez, marmolez, harriz eta egurrez eginiko obrak Trikitixaren historia egiteko orduan, bada ezinbestean garai baten erakusle diren erretratuak.  Berria - Kultura   2006-04-07

Leihotik aldendu eta telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko; bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle. Manuel Larramendi jesuita andoaindarra (1690-1766) da garai hartako lekukorik esanguratsuenetakoa, eta berak egindako gogoeta iruditzen zait orduko egoeraren erakuslea: [...]. Uharteko abertzaleek Parisko gobernuaren jarrera gogorraren erakusletzat jo dute izendapena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Baita ere arrazoimena nahimenaren eta askatasunaren eragile eta ikerlari edo erakusle bakarra.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 29. orr.

Eskuineko ala ezkerreko politika-ikerlariek onartzen omen dute bortizkeria ez dela boterearen erakusle argiena baizik. arriskuak ez dira besterik gabe aplikazio hondarrak, albo-ondorio sekundarioak, gure gizarteen erakusle fidelak baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Zoriontasun artifizialaren erakusle birtualak dira.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 86. orr.

Markoak badu halako erakusle-balio bat ere, ikusleari irudi bat ikusten ari dela "esaten" diolako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

3 izenordain erakuslea.

Bost multzotan bereiziko ditut: 1) ortografia, 2) deklinabidea, 3) erakusleak, 4) maileguzko hitzak, eta 5) bestelakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 174. orr.

1979an arautu zen euskara batuko erakusleen egitura Dena dela, -taz atzizkia ez zen erabat kendu: izenordainetan (nitaz), erakusleetan (honetaz) eta galdetzaileetan (zertaz) erabiltzeko utzi zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 179. orr.

4 hatz erakuslea.

-Borreroak erakuslea eraman zuen begira-: Oholtza gainetik neure begiokin ikusia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Erakuslearen puntaren zati txiki bat kendu zidaten, infektatua nuelako, eta behealdean ireki egin zidaten, erakuslea eta ondokoa, arteriak-eta garbitzeko.  Berria - Kirola   2004-02-04

Erakuslean eraztun bat zuen, zilarrezkoa, gailurrean kristalezko harria zuena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Jimmy itsumustuka hasi zen euliaren bila bi atzamarrez, eta behin harrapatu zuenean, erpuruaren eta erakuslearen artean zanpatu zuen, nahaski gris bihurtzeraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.

Lodiarekin eta erakuslearekin igurzten ari zela, laster bost hatzak zituen Egutxi agureak neskatoaren ilearekin jolasean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Kattalinek kopeta pixka bat beheititzen du, ezkerreko eskuko behatza sudurrari kontra eta erakuslea bi bekainen artean ezarriz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 167. orr.

Bost hatzetatik lau loturik geratzen zitzaizkidan erremediorik gabe; erakuslea baino ez zen zutitzen tekletarako bideari ekiteko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 67. orr.

5 izenordain erakuslea.

Aditzen ekimen etsigaitza; sustantiboen izate sustraitsua; izenordeen auzolanerako prestutasuna; adjektiboen juzkatzeko grina; atzizki-aurrizkien apaltasun ahaltsua; lokailuen zubi-lana; erakusle eta deiktikoen jendetasuna; sintaxiaren herabetasun ezkutuzalea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.

6 atzamar erakusle hatz erakuslea.

Ilea ukitu nahi izan diot eta berak, burua apur bat jiratuz, hortzen artean harrapatu dit atzamar erakuslea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 418. orr.

Gero, Jimmyri eztiki ukitu zion belauna atzamar erakusleaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 513. orr.

Piettkak eta Zbixekek bat-batean, adibidez, euren solasa eten eta atzamar erakuslea jasoz guri ere isiltasuna eskatzen digutenean, aurpegi urduriz urrunera zelatan, nire belarriek ere hautematen dute durundi isila.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 230. orr.

7 behatz erakusle hatz erakuslea.

Behatz erakuslea bere ezpain bizartsuetan jarri eta keinu batez despedida eman zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

Berak bere behatz erakuslean nire ilea kiribildu eta barre egiten zian tarteka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.

Ez du ikusten bat-batean agertzen behatz erakusle erraldoi hori, bilo urreztatuak eguzkitan dirdaika dituena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.

Sekulako mina daukat ezkerreko behatz erakuslean, eta ezin dut lisaketa egin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.

8 bide-erakusle izond/iz bidea erakusten duena.

Gure etxeetako bizi-mailaren aitzindari eta bide-erakusle izan zen berea, gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 61. orr.

Donostiako parkea bide erakusle da teknologia arloan, bai Gipuzkoan bai mundu osoan.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Ideologoak dira, pentsalariak, pentsamenduaren sortzaileak, bide-erakusleak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Lan bila atera ziren Afrikatik, baina bide erakusle zituztenek abandonatu egin zituzten.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 36. orr.

Zazpi mendez izango zen Alexandria munduko bazter horretako buru-jardunaren argi-emaile eta bide-erakusle.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Harat iritsi bezain fite, hango jesuitekin harremanetan jarriko nintzela eta haietarik norbait izanen nuela maisu eta bide-erakusle-, eta hala egin ninduzun, halaber, zeure adiskide.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 402. orr.

Bakarrik joango zen, Santutxoko bentako haurra bide-erakusle.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 125. orr.

Stephenen bide-erakusle ibili zen Margaret: "Begiratu ondo eraikin horri, eta aztertu".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Planifikazio bide-erakusle baten bitartez gauzatzen du bere jarduera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

9 hatz erakusle eskuko bigarren hatza, erpuruaren ondoan dagoena.

Haren hatz erakuslea nire sudur puztuaren parean luzatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Hatz erakusleaz ezpainetan gurutze eginez, mihiaz bertze egiteko agindu zigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Marrubizko pasteltxo bat erpuruaren eta hatz erakuslearen artean kulunka erabiliz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.

Zenbaki zerrendak hatz erakusleaz errepasatzen hasiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Hatz erakuslean amu bat sartu zaion arrantzalearen bisajearekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Luis lurrera begira dago, ezkerreko besoa sabel gainean gurutzatua, bestea luze zintzilik, zigarroa eskuan, hatz erakusle eta luzearen artean helduta.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 46. orr.

Hatzak pixka bat bananduta zeuden, hatz txikia betilearen azpian, hatz erakuslea ezpainen bila.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Baina zaharrak ez zien entzun ere egiten; hatz lodia eta erakuslea igurtzi eta: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten erakusle (5); bide erakusle (22); bide erakusle izan (3); da horren erakusle (6); dira horren erakusle (3); erakusle bat (3); erakusle da (31); erakusle dela (10); erakusle dela esan (3); erakusle dira (20); erakusle direla (4); erakusle diren (3); erakusle ere (3); erakusle eta (11); erakusle gisa (3); erakusle izan (18); erakusle izan behar (3); erakusle izan da (3); erakusle izan zen (6); erakusle izango (5); erakusle izango da (3); eta bide erakusle (6); eta erakusle (3); eta horren erakusle (6); ezaren erakusle (3); hatz erakusle (13); hatz erakusle eta (4); horren erakusle (62); horren erakusle da (13); horren erakusle dira (12); horren erakusle izan (4)

atzamar erakuslea (4); behatz erakuslean (3); bide erakuslea (3); du hatz erakuslea (3); erakuslea da (4); erakuslea eta (9); erakuslea ezpainetan (3); erakuslea ezpainetara (3); erakuslea falta (3); erakuslea luzatu (3); erakuslearen artean (6); erakuslearen eta (6); erakuslearen eta erpuruaren (3); erakuslearen punta (3); erakusletzat jo (3); eri erakuslea (4); eskuko hatz erakuslean (3); eta erakuslea (9); eta erakuslearen (5); eta erakuslearen artean (4); eta hatz erakuslea (11); eta hatz erakuslearen (3); eta hatz erakusleaz (6); hatz erakuslea (73); hatz erakuslea eta (7); hatz erakuslea ezpainetan (3); hatz erakuslea falta (3); hatz erakuslea luzatu (3); hatz erakusleak (5); hatz erakuslean (7); hatz erakuslearekin (11); hatz erakuslearen (14); hatz erakuslearen eta (4); hatz erakuslearen punta (3); hatz erakusleari (5); hatz erakusleaz (32); hatz erakusletik (3); lodia eta erakuslea (4); luzea eta erakuslea (3); zuen hatz erakuslea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus