Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakusketa 1 iz erakustea, eskuarki arte lanak edo ekoizpenak erakusteko jendaurrean egiten dena.

Bere oroimen preteritoaren erakusketarik egin gabe aldatuko du gaia Andonik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 114. orr.

Oraintxe nator Porta de Ferrotik, zoritxarren eta miserien erakusketa bat bezalakoa da, medikuek ez dakite nondik hasi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

1991ko martxoan, Francoren margolanen bigarren erakusketa egin zen Italian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Zezen-plazan ibilgailu ekologikoen erakusketa eginen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Euskaltegiak erakusketa bat prestatu du lanean emandako 15 urteak islatzeko asmotan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Euskal Herriko margolari batzuen erakusketa antolatzen ari zelako, eta ilusio handia egiten ziola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

Erakusketa bat antolatu dute frontoi horretan ospatu diren ekitaldi garrantzitsu guztien berri emanez (kirol, politika eta kultur arlokoak).  Berria - Kirola   2004-06-11

Haren margolanen erakusketa bat antolatu zuen, 1990eko irailean zabaltzekoa zena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.

Josuk erakusketa bat inauguratzen du bihar.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 52. orr.

Suak erakusgela bera eta erakusketaren zati bat hunkitu dituenez, ezinezkoa da erakusketaren publikoari idekitzea momentuz.  Herria   2001-02-22

Erakusketaren zuzendariak eta bertako enplegatuek destaina ergelez hartu ninduten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

1976ko erakusketaren arrakastaren ondoren (bigarren astearen amaierarako saldurik zegoen guzti-guztia, hamazazpi margolan eta hogeita hamaika marrazki), Smith-ek alde egin zuen hiritik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

"Oroimen-artista"tzat aurkezten zuten Magnani, eta nahikoa zen begirada bat ematea erakusketari, oroimen miragarria zuela ohartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Bihar goizean Edward Munch-en erakusketa batera joango gaitun, Ixelles-ko museora.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

1990ean Pompidou Zentroan egin zen Passages de l'image erakusketan, Thierry Kuntzel-en piezak irudi erraldoi bat eta irudi ñimiño bat elkartzen zituen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Hilabetera, erakusketa saltoki bihurtu zen eta artea salgai jarri zuen artista ohiak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 127. orr.

Erakusketa hau ikusgai da martxoaren 27a arte, egun guziz 10etarik 19ak arte, igandetan salbu.  Herria   2004-03-11

34 herrialdetako 1.894 enpresek hartuko dute parte makina-erremintako erakusketan.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bilduma honetan, ipuinak ardatz, Borgesen prosalanaren erakusketa zabal bat osatu nahi izan da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

1900eko Erakusketa Unibertsal handirako eraiki zuten jauregia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

Hura zen 1937ko Nazioarteko Erakusketako gauza erakargarrietariko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Egun on batean, jaun zaharrari otu zitzaion handikiak bezala zalgurdian joan behar zuela parkera, erakusketa militarra ikustera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 309. orr.

Txinako gizarte-bizitzaren gainaldera irteteko, non sekula ez baitzuen aukerarik izan bere bizitasunaren erakusketa harrigarria egiteko konfuziar pentsaerako funtzionarioek kultur arloan zertu zuten gobernu zapaltzailearen pean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

Horrek erakusketa handia baino lehenago aritzeko denbora emango die.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 57. orr.

Erakusketa iraunkorreko geletatik paseatzen ari nintzela, izkina ez oso argitsu batean, atentzioa eman zidan koadro bat ikusi nuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 155. orr.

Euskal Kultur Erakundearen KANTUKETAN erakusketa soinuduna Baionan ikusten ahalko da, Gaztelu Berrian.  Herria   2001-08-02

Harribitxi bat; balio literario jakinez gain, mundu zahar baten osoko erakusketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Aurtengo erakusketan 70 herrialdetako enpresek hartuko dute parte eta 120 herrialdetako 30.000 bisitari baino gehiago espero dituzte.  Berria - Mundua   2006-02-19

Aldi baterako erakusketak bi solairutan jarriko dira pabiloi berri horretan.  Berria - Harian   2005-07-22

Motherwellen atzera begirako erakusketa batean geundela zirudien.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

600 aparkaleku gehiago egongo dira, eta kanpoko erakusketa eremua 6.500 metro koadrotan handituko da.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Goi bilerako ekitaldi ofizialak Argentinako Nekazaritza Elkartearen erakusketa aretoan ari dira egiten.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Erakusketa hau ikusgai da agorrilaren 21 a arte, Herriko Etxeko erakusketa gelan.  Herria   2003-07-31

FIAT edo Fabbrica italiana automobili Torino: Giovanni Agnellik orain ehun urte Torinoko auzo batean sortu zuen fabrika, erakusketa-azoka erraldoi bat da orain.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Alemanian eta Finlandian badaude horrelako erakusketa guneak.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Kanpoko hotz handiaren eta barruko tenperatura beroaren arteko aldeak zerikusirik izatea aipatu da, baita erakusketa lekuan jotzen zen musikak eragindako dardarizoek ere.  Berria - Mundua   2006-01-31

Erakusketa zentroen bitartez, istripuak saihesteko kultura piztu nahi dugu.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Aintzinako etxeko egituratik eskailera horiek gorde dituzte; etxea lau solairukoa zen; orain sei erakusketa-solairu atondu dituzte, arranpen bidez lotuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Apirilaren 8an izango da aurre-erakusketa hori, Donostian, Gazteszena aretoan.  Berria - Kultura   2006-03-24

Indar erakusketen aurrean baizik ez dutela amore ematen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 135. orr.

Lepic andrearen izaera erabat teatrala da, haren jokamoldean eta hitz egiteko moduan ezusteko kolpeak, gehiegikeriak, bat-bateko umore aldaketak, botere erakusketak eta azpikeriak nagusitzen dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.

Ospakizun horietako batzuk Itsasoko Historia Erakusketa, Euskal Lore Jokoak eta hiriaren historia literarioko lehiaketa bat izan ziren.  Askoren artean   «Rataplan» - 52. orr.

Ziburun, Bordagaineko dorrean muntatu poteria eta margo erakusketak arrakasta gaitza ukan du.  Herria   2003-04-24

Moda erakusketetan eta pasareletan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

Amaginarrebaren gutun bat, pintura-erakusketa baterako gonbitea, oporretan joan diren adiskide batzuen postal bat.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 34. orr.

Lasarten berriki izan den zakur-erakusketan 900 zakurretarik 60 rottweiler ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Beste batzuek betazalak ñarrotu dituzte eta irri egiteko gogo izugarriari eusten diotela dirudi, zauri erakusketa bat da, euliek zanpa-zanpa jaten duten zauri irekien erakusketa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

Kontrolik gabeko erudizio-erakusketek zaildu egiten dute irakurketa eta argudioari ez diote onik egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

Grabatu edo litografia erakusketek, aldiz, ez diete halako graziarik egiten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Eskolak pintura erakusketa bat antolatu zuen; nire koadrorik onenetako batzuk eraman nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 75. orr.

Arla Foodsek karikaturen aurkako kartelak jarriko ditu Dubain, gaur hasiko den Golkoko elikagai erakusketan.  Berria - Mundua   2006-02-19

Aurten ere gaitzeko itsas-erakusketa izanen da Hendaian.  Herria   2003-04-24

Argazki erakusketetan argazki handiak izaten dira askotan, koadroaren antz handiagoa dutenak, nortasun-agiriko argazkiarenak baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Katu-erakusketa batean ezagutu zuen Virgil, 1968an.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Hannoverko Mundu Erakusketan Mongoliaren gunean izan ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 228. orr.

Ezkiaga pasealekuan albokagileen azoka-erakusketa jarriko dute.  Berria - Kultura   2004-09-23

Tony Grady «artista eusko-ingeles sailkaezinaren» instalazio-erakusketa batean oinarrituta.  Berria - Kultura   2004-11-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

antolatutako erakusketa (7); argazki erakusketa (63); argazki erakusketa bat (18); arte erakusketa (9); arteari buruzko erakusketa (5); artisten erakusketa (5); atzera begirako erakusketa (16); baina erakusketa (7); bat erakusketa (6); begirako erakusketa (16); beste erakusketa (19); beste erakusketa bat (12); bi erakusketa (16); bigarren erakusketa (6); biltzen dituen erakusketa (8); buruzko erakusketa (92); buruzko erakusketa bat (12); buruzko erakusketa ikusi (6); da erakusketa (74); da erakusketa hau (8); dagoen erakusketa (11); den erakusketa (27); dira erakusketa (9); diren erakusketa (8); ditu erakusketa (9); dituen erakusketa (19); dituen erakusketa zabaldu (5); dituzte erakusketa (10); du erakusketa (27); duen erakusketa (40); duen erakusketa zabaldu (8); dute erakusketa (41); ederlan erakusketa (5); edo erakusketa (6)

erakusketa antolatu (27); erakusketa antolatu du (12); erakusketa antolatuko (8); erakusketa antolatzeko (10); erakusketa antolatzen (5); erakusketa antologikoa (8); erakusketa areto (6); erakusketa aretoa (5); erakusketa aretoak (5); erakusketa aretoan (11); erakusketa aretoetan (5); erakusketa arraroa (6); erakusketa bat (226); erakusketa bat antolatu (9); erakusketa bat antolatua (6); erakusketa bat antolatzeko (5); erakusketa bat antolatzen (5); erakusketa bat bada (6); erakusketa bat da (5); erakusketa bat egin (5); erakusketa bat ere (17); erakusketa bat gaitza (5); erakusketa bat izanen (7); erakusketa bat muntatua (6); erakusketa batean (31); erakusketa batean parte (5); erakusketa batek (14); erakusketa batekin (8); erakusketa bateko (6); erakusketa bateko koadroak (6); erakusketa baten (16); erakusketa baterako (7); erakusketa bati (5); erakusketa batzu (15); erakusketa bera (9); erakusketa berezi (40); erakusketa berezi bat (35); erakusketa berezia (12); erakusketa bi (7); erakusketa da (15); erakusketa dago (5); erakusketa dela (11); erakusketa eder (11); erakusketa eder bat (10); erakusketa ederra (13); erakusketa ederra eta (5); erakusketa egin (22); erakusketa egingo (7); erakusketa egiteko (7); erakusketa egongo (5); erakusketa egun (7); erakusketa ere (12)

erakusketa eta (65); erakusketa eta ikusgarri (5); erakusketa eta mintzaldi (5); erakusketa euskal (7); erakusketa ez (9); erakusketa gela (5); erakusketa gunean (5); erakusketa handi (11); erakusketa handi bat (6); erakusketa handia (12); erakusketa hau (47); erakusketa herriko (7); erakusketa honek (7); erakusketa honen (6); erakusketa honetan (26); erakusketa hori (46); erakusketa horiek (5); erakusketa horrek (8); erakusketa horren (20); erakusketa horretan (5); erakusketa hortan (16); erakusketa hunen (9); erakusketa hunen estrena (5); erakusketa huntan (5); erakusketa ibiltari (5); erakusketa ibiltaria (14); erakusketa idekia (8); erakusketa ikusgai (16); erakusketa ikusi (22); erakusketa ikusi ondoren (9); erakusketa ikusteko (8); erakusketa ikusteko aukera (5); erakusketa ikusten (6); erakusketa ikustera (5); erakusketa inauguratuko (6); erakusketa irekiko (5); erakusketa ixteko (6); erakusketa izan (9); erakusketa izan da (5); erakusketa izanen (8); erakusketa izanen da (7); erakusketa izango (6); erakusketa izango da (6); erakusketa izuran (7); erakusketa jarri (16); erakusketa jarri du (7); erakusketa jarri dute (7); erakusketa jarriko (7); erakusketa jarriko dute (6); erakusketa nagusia (12); erakusketa osatzeko (6); erakusketa osatzen (7); erakusketa osatzen duten (6); erakusketa oso (6); erakusketa paratu (10); erakusketa zabala (9); erakusketa zabaldu (48); erakusketa zabaldu du (8); erakusketa zabaldu dute (22); erakusketa zabaldu zuten (6); erakusketa zabalduko (14); erakusketa zabalduko du (5); erakusketa zabalduko dute (6); erakusketa zabalik (8)

ere erakusketa (7); eskainitako erakusketa (7); eskulan erakusketa (6); eta erakusketa (71); feria erakusketa (19); feria erakusketa hori (5); gaitzeko erakusketa (14); hainbat erakusketa (12); hiru erakusketa (11); horregatik erakusketa (5); idekia da erakusketa (5); ikusgai dagoen erakusketa (5); inguruko erakusketa (15); inguruko erakusketa bat (5); itsas erakusketa (5); izan da erakusketa (5); izanen da erakusketa (7); izeneko erakusketa (17); jarritako erakusketa (5); kanpoko erakusketa (5); kantuketan erakusketa (20); koreografia erakusketa (5); krexa erakusketa (5); lan erakusketa (5); lanen erakusketa (15); lehen erakusketa (15); margo erakusketa (20); marrazki erakusketa (5); marrazkien erakusketa (7); marrazkirri erakusketa (6); muntatu erakusketa (12); obren erakusketa (7); osatutako erakusketa (7); osatzen dute erakusketa (9); pilota erakusketa (6); pintura erakusketa (5); ren erakusketa (6); sei erakusketa (7); uda erakusketa (22); udako erakusketa (5); zen erakusketa (7); zuen erakusketa (8); zuten erakusketa (6)

antolatutako erakusketan (5); argazki erakusketak (8); bilboko erakusketak (8); bilboko erakusketan (6); da erakusketan (5); daude erakusketan (12); den erakusketan (6); dira erakusketak (5); dira erakusketan (12); ditu erakusketak (20); ditu erakusketan (7); dituzte erakusketan (7); du erakusketak (32); du erakusketako (7); duen erakusketak (11); duen erakusketan (11); duten erakusketak (5); ematen du erakusketak (5); erakusketak arrakasta (6); erakusketak ere (7); erakusketak eta (26); erakusketak ez (6); erakusketak irune (6); erakusketak irune berro (6); erakusketako komisario (13); erakusketako komisarioak (18); erakusketako komisarioaren (5); erakusketan bildutako (8); erakusketan dauden (8); erakusketan ikus (6); erakusketan jarri (5); eta erakusketak (22); eta erakusketako (7); eta erakusketan (5); izeneko erakusketan (9); jasotzen ditu erakusketak (5)

da erakusketaren (19); dira erakusketaren (5); duen erakusketaren (10); dute erakusketaren (6); erakusketarekin batera (8); erakusketaren ardatza (5); erakusketaren arduradunak (5); erakusketaren aurkezpenean (6); erakusketaren bigarren (6); erakusketaren estreina (5); erakusketaren estreinaldia (8); erakusketaren harira (5); erakusketaren karietara (8); erakusketaren komisarioa (6); eta erakusketaren (8); eta erakusketari (5); zuen erakusketaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus