Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure Mogueime beldur zen Ouroana konkistatzeko esperantza galduko ote zuen, baldin eta edozein aitoren semek, erakuskeriaz edo apetaz, edo sentimendu serioago baina aldi berean iraunkortasunik gabeaz, beretzat hartzen bazuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.
Funtsean, Hilm, arabiar tasun gehienak bezala, arrandia eta erakuskeriazko bertute bat da, benetako mami baino nabarmenkeria handiagoarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.
Hori, giza eskalan, akrobazia ironiko bat da, txerpolari-txantxa bat, guztiahalduntasun-larderiazko erakuskeria ulertezin bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Andresek muzinez biratzen zuen burua, aitaren zinismo-erakuskeria haiek barregarriak eta lekuz kanpokoak iruditzen zitzaizkiola aditzera emanez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.