Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakusgarri (309 agerraldi, 84 liburu eta 145 artikulutan; ETCn 4.273 agerraldi) 1 iz/izond aipatzen dena erakusten duena.

Krisi honen erakusgarriak ondo ezagunak dira: langabezia izugarri hazi da Mendebaldeko Europan, orobat hazi da pobretasuna Atlantikoaren bi aldeetan, finantzak mundu industrializatu osoan desarautu dira eta diru-egongaiztasuna zabaldu da, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Hor dago elkarren ezagumenaren adibidea eta borondate onaren eta duda ezinezkoaren erakusgarria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 76. orr.

Osagai-egitura hutsezko ereduen desegokitasunaren hirugarren erakusgarria aktibo-pasibo harremana dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 66. orr.

Hiri honetako historian inoiz ezagutu den kultura liberal hoberenaren erakusgarria da Gabilondo.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Harreman horren erakusgarrietako bat saunak dira; hotel, leku publiko eta etxe anitzetan daude, beren kulturaren ezaugarri garrantzitsuak dira.  Berria - Mundua   2004-04-21

Tatuajea yakuza taldeei lotutako erakusgarria zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 120. orr.

Ernamuin horiek berpizkunde-mota bat dira, Txikia erabat hil ez delako erakusgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden, eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor baten erakusgarriak.  Elizen arteko biblia   Jdt 13,20

Gogoeta egin dezagun orain 'borrokaldiaren erakusgarri' horiez, eta pentsa dezagun zer iradokitzen duten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.

Hori giza aferetan zorteak duen aparteko garrantziaren beste erakusgarri bat baino ez duk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Horren adibide ugari dago muduan, historiak berak horren erakusgarri asko eskaintzen dizkigu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Ingelesaren egitura ikuspuntu formaldatzaile batetik jorratzen dugunean, be "izan" eta have "ukan" elementuen jokabide hau sakoneko erregulartasunaren erakusgarri bihurtzen da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 97. orr.

Gerra aurrean, Pizkundean, poesia hartzen zen jakintzaren erakusgarritzat eta genero gorengotzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Lauaxetaren atxiloketa gerrak hartua zuen bidearen erakusgarri begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.

Erresumin horren erakusgarri izan litezke euskaraz idatzi nituen hiru artikuluak, aldizkari osoko bakarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.

Gorputzaren kontrola ez zen erabatekoa, eta horren erakusgarri zen, esate baterako, oin batek lurraren kontra joz egiten zuen etengabeko tapa-tapa hotsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.

Alabaina, Selim Aluanek ez zion gizon zoriontsua izateari utzi, eta horren erakusgarri ziren bere begitarte bete gorrizta, gorputz sendoa eta bizitasun oparoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Gizabanakoaren bertuterik gorenaren erakusgarri diren aiurrietara hurbiltzen den idazlea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Nago, ostera, horrelako hizkerak sortzea eta erabiltzea hizkuntzaren osasun onaren ezaugarri eta erakusgarri direla.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

Gure onespenaren erakusgarri, to urrezko mozorro hau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.

Amaren irriari are irri zabalago batekin ihardetsi zion aita Bartolomek, bere satisfazionearen erakusgarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.

Kontseilu bat eman zidan, bere zuhurtziaren erakusgarri: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Gertaera bat kontatu zien bide batez, Txitxikoven trebetasun ezohikoaren erakusgarri: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

Bidexkaren eskuin-ezker, mota guztietako sasiak, abandonoaren erakusgarri.     «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Hildako horiek ez dira, beharbada, berebiziko erresistentzia baten erakusgarri.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 115. orr.

Hortxe dago, erakusgarri, J. García Mercadal idazle madrildarrak 1927an excursio zaleentzat argitaratu zuen liburua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 97. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

FOIA delakoak eman dezakeenaren erakusgarri egokia da-eta, tartetxo bat merezi du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 214. orr.

Horrenbesterainokoa salbuespena da, bistan da, baina egoeraren erakusgarri xumea ere bada aldi berean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 86. orr.

Alaitasun hau bakearen erakusgarri gorena da, Kemalen lan guztiaren adierazgarria.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Andreen kontrako erasoa, tratamendu diferente horren erakusgarri kezkagarrien eta gogorrena, da XXI. mende hasiera honetan munduan dagoen lakra horietako bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 174. orr.

Liburuak amerikar senaren, arimaren erakusgarri zorrotz baina ez-fidela izan behar zuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

Tximino erraldoi bat ikusi zuen, bere ipurdi gainean eserita, jostunen edo turkiarren gisara hankak gurutzatuta, eta bere azkeneko transmigraldian zegoen giza erakusgarri bikain haren aurrean, gogoeta sakon batean murgildu zen Héraclius Gloss, pozaren pozez zurbildurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Zorakeria zela nire bizitza bezalako huskeriaz arduratzea, Goikoaren ahalmenen erakusgarri hain zoragarria ikusteko aukera izanik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Zurekiko eta zureekiko konfidantza eta adiskidetasun erakusgarririk sutsuenekin.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure pertzepzioa etengabeko erakusgarri-hautaketa baten bidez gauzatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ipini seinaleak bide-erakusgarri, begira ongi nondik zoazen.  Elizen arteko biblia   Jr 31,21

Nire bizitza azkeneko urteetan lausotu zuen laino ikusezin eta itsaskorrean, argi apal eta leuneko kriseilu izan nuen Nunu, bide-erakusgarri beti.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Nik pentsatu nuen edo gogo-ahulekoa zela oso, edo bestela niganako mendekotasun erakusgarri gisa jokatu zuela hala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.

5 (izenondo gisa) erakusten duena.

Mende honen lehen berrogeita hamar urteetako hizkuntza jakintzaren testu erakusgarria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.

Aitorpen hartatik pasadizo erakusgarri batzuk ekarriko ditut hona, nahikoa eta soberakoak izango direnak, zalantza izpirik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 173. orr.

Zeren mendea bukatzen ari zela, aski erakusgarria den pasadizo bat gertatu zen Iruñeko karriketan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

Biluzik, eduki praktikorik gabe, haren hitzak erakusgarriak eta emankorrak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.

Uharte osoko beste inork baino irudi biziago eta erakusgarriagoak egiten zituen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.

6 erakusgarri izan du ad

Denda handi eta usaintsua, mapetan soilik ageri ziren tokien oroitza gordeta zeukana, urrutiko itsasoetako arrainak eta urrutiko lurraldetako jakiak salgai eta kontinente guztietako gatz klaseak erakusgarri zituena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus