Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakusgai 1 iz erakusten den gauza. ik irakasgai.

Dagorretenean ziren erakusgaiak hor dira osoki: laborantza, artzaintza, euskal etxea bere sukalde ezkaratz eta ganberarekin.  Herria   2001-06-21

Hemen Aezkoako euskalkiaren erakusgai bat baizik ez dugu ezarri, irakurlea ohar dadin gure euskara maitea euskalkiz aberats dela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 82. orr.

1.200 erakusgai baitira erakustoki honetan, hautu bat egin behar zen.  Herria   2003-07-17

Liburu horretan, beste anitz erakusgairen artean, honako hauek datoz galai eta dontzeilen ikasgai.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 61. orr.

Presaka gabiltzan irratigintzan ezin da pentsatu ere egin honelako erakusgai batean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 132. orr.

Arkitekturako adibideen erakusgaiak dira, kasurik muturrenekoetan esplikaziozko testurik gabe ere erraz ager daitezkeenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Eska ezazu erakusgai bat doan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.

Zenbaiten aburuz arazo hori omen da Erdi Aroko filosofiak duen erakusgai nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

2 (adizlagun gisa)

Udaletxean erakusgai jarri zituzten planoak aztertu zituenean, jakin zuen sei erraileko autobide hura bere landetxearen erdi-erditik igarotzen zela.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 48. orr.

Ez zion galarazten leihoan bere burua erakusgai jartzea, begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Guanes Etchegarayartistak bere obrak erakusgai ezarri ditu Arbonako Andereseroraenean.  Herria   2005-12-22

Ezkaratzetako uraza saltzaileak eta espaloietan erakusgai paraturiko toska arruntak aztertzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

Esan nion neure zein inoren gertakari bila nenbilela, gero liburu batean erakusgai ipintzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.

Eta drogerian, erakusgai, maniki bat, emakume gazte baten iztergaina tamaina naturalean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Etxeak giza itxurako ageri ziren, ironia maltzurraren erakusgai, etxeak eta biztanleak, batak zein besteak, patuaren beraren mende zeudela eta zorigaitzeko ekaitz berak harrapatu zituela aldarrika.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Urteak aurrera joan ahala, Harryk eta bere anaia mamuek garai hartako joera eta gustu guztietako lanak jarri zituzten erakusgai.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Bost zapata pare atera zituen handik, eta egunkari orrien gainean ipini, gelaren bazter batean, erakusgai.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.

3 erakusgai egon

Euskal Etxean daude mahai batean bere egurlanak erakusgai.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Inguruetan, Europako herrialdeetan eginiko argazkiak daude erakusgai.  Berria - Mundua   2004-04-30

Sena gaineko espaloian daude erakusgai liburuak; eskuinaldeko ertzetik datorren automobil-saldoak bereizten dituela, berriz, animaliak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Euritakoek daukate arrakasta handiena, baina gura beste oihal eta arropa dago erakusgai, tanga ñimiñoenetik neguko jertse lodienera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

Erakusleiho batean koadroak, gaztaina-koloreko tapizak eta antigoaleko aulki bernizatuak erakusgai zeuden, kristalen atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Aurkikuntza guztiak elkarrekin erakusten diren lehendabiziko aldia da, nahiz eta aurrez horietako batzuk erakusgai egon diren partzialki.  Berria - Kultura   2004-12-24

Berriki deskubritutako koadroa behin baino ez da egon jendaurrean erakusgai, Londresen, 1934an.  Berria - Kultura   2004-04-06

4 erakusgai izan da/du ad

14 krexa handi baziren erakusgai Santa Eukeniako elizapean, bai-eta ere Claude Iruretagoienak prestatu zazpi probintzietako dantza jauntzi ederrak.  Herria   2003-01-09

Donostiako San Telmo museoan erakusgai izanen dira Jean Dieuzaide argazkilariaren 300 pieza, ipar eta hegoaldea erakusten dute duela 40 urte eta berdin gaur egun.  Herria   2001-05-03

Arrainak eta okelak dituzte erakusgai.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

Duela bi urte, Moulins-Gémeaux kalezuloaren eta Tournebride karrikaren arteko izkinan, dendatxo lotsagabe batek erakusgai zuen, artean ere, Tu-pu-nez, intsektuak hiltzeko produktuaren iragarki bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Bilboko Arte Eder Museoak erakusgai izango ditu irailaren 19a arte XIX. mendean Frantzian izan zen mugimendu artistikoa adierazten duten laurogei obra.  Berria - Kultura   2004-06-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dituzte erakusgai (3); erakusgai dira (3); erakusgai jarri (8); erakusgai jarriko (3); lan erakusgai (3); lan erakusgai jarri (3); obrak erakusgai (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus