Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Froga [...]: egia izateko gezurra izateko baino probabilitate izpi bat gehiago duen erakusbidea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.
Horra nola iragan ziren greziarrak erakusbidetik frogabidera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.
Baita edozein erakusaldi ere erakusbidean jartzen diozuna. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 127. orr.
Sorrera on pixka bat badu bere liburuak, erakusbiderik ere bai zerbait, baina ezeren bukaerarik gabe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.
Erakusbide ona dira orrialde horiek, erakutsi edo gogorarazi egiten baitute. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.
Beste senideentzako erakusbide txarra izango zela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 141. orr.
Ba ote eboluzioaren froga eta erakusbide hoberik hori baino? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.
Malthusen ideien erakusbide praktikoenetako bat Judeako Herodes izan zen, nahiz eta soldadu ospetsu guztiak pentsaera berdinekoak izan diren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 196. orr.
Erakusbide polita izan daiteke etorkizunari begira, azken finean, gaizki hasten dena ez delako derrigor gaizki amaitzen. Berria - Kirola 2004-10-22
Jakina sortzen duela, baina hori Elizak bere baitan duen aniztasunaren erakusbide argia da. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Erakusbide harrigarri horrek -ukitzeari esker ikusi ahal izateak, alegia- txunditurik nindukan beste zerbait ere argitzen zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 141. orr.
Maitasunaren arnas eta erakusbide korrontea. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.