Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bata bestearen alboan biziko diren bi estaturen erakuntza lortzeko. Berria - Mundua 2004-06-25
Gorputzaren beraren erakuntza agerian jartzean eta ez kanpo-gorputzen izatasuna, afekzioen ideiak ez dute gorputzen egiazko izatasunera iristeko ahalbiderik eskaintzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.
Filosofiarako irispidea gizakiari "inmanentziaren plano orokorrekoa" izatearen indarrez dagokion erakuntzatik soilik uler daiteke. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.
Argin-maisuak [...] bere esanetara ikasle eta langile asko dauzka; bera zuzenean ez da ari lanean, gutxitan agertzen da lantegian, berehala zirriborrotzen du egintzaren plangintza eta erakuntza, gero bakoitzak bete beharko duena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.
Hortik dator Aristotolesen esana: hizkuntzaren erakuntza gaia agortzen denean bukatzen dela, ez egitura ixten delakotz, eta haren iritziz, nekosoago omen da, irakurleak ez baititu argitasunez ikusten kontaeraren batasun desberdinak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.
Bihar hastekoa den Kontseilu Nazionalaren erakuntzarako konferentzia planeatu bezala aste honetan egingo dela. Berria - Mundua 2004-07-27
Zientzia definizioz da elitista, diote horiek, eta ez dago espezializazio eta erakuntza berezia eskatzen duen jarduera demokratizatzerik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Zientzia eta teknologiaren garapena izan daiteke, agian, gizakiak egin duen kultura erakuntzarik handiena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.