Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakundetu, erakunde(tu), erakundetzen da/du ad erakunde bihurtu.

Israeldarrek tinkotasuna eman nahi diote bere herriari, erakundetu eta jarraipena ziurtatu; eta horretarako errege bat izendatzea eskatzen diote Samueli, azken epaile handiari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Horrela, apurka eta azpitik, unibertsitarioon arteko lankidetza sareak sortuko dira eta, eta egoera politikoak bidea irekitzen dienean bakarrik, erakundetu ahal izango dira harreman horiek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Galian, non koloka zegoen erregimen inperial bat jende gorenaren aldizkako eskualde-batzarrak erakundetuz tokian tokiko laguntzaren oinarri berriaren gainean bere burua birgaitzen saiatua baitzen, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

1926an Gomes da Costa jeneralak abiatutako eta 1933an Oliveira Salazarrek erakundetutako diktaduraren buruzagitzaren lekukoa hartua zuen Caetanok.  Berria - Mundua   2004-04-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus