Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erakartze iz norbaitek edo zerbaitek, indarren baten bidez, norbait edo zerbait hurbilaraztea edo etorraraztea.
Genero epidiktikoan, aldiz, bestelako zentzua zuen erakartze horrek. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Erakartze eta hurbiltze sexualerako estrategietako bat dira usain sexualak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.
Erakartze mekaniskoak findu genituen, maitemintzeko ahalmena garatu genuen, lotura hormonalak gainditu genituen eta gure elkartze sexualen kantitatea eta kalitatea areagotu genuen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.