Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nerabeenganako erakarpena betidanik egon da. Berria - Harian 2005-07-13
Ipar Euskal Herrian artearekiko beste erakarpen eta mirespena sentitzen du jendeak. Berria - Kultura 2004-08-17
Zuen buruei aitortu barik erakarpena elkartasunarekin sublimatzen ari zinetela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Zeruko gorputzen higiduren lege nagusiek erabateko ziurtasuna eman zioten Kopernikok hasieran hipotesitzat soilik hartu zuenari, eta aldi berean mundu-eraikina lotzen duen indar ikustezina frogatzen zuten (Newtonen erakarpena). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.
Ez dakit, esango nuke Karmelok erakarpen handiagoa, erotikoagoa sortzen didala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 91. orr.
Ez zion eragiten ez erakarpen ez gorroto argirik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Erromatarren munduak erakarpen txikia duela gaztetxoen artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.
Paris-Roubaix klasikoaren erakarpen berezia azaldu dio berriari Markel Irizarrek. Berria - Kirola 2006-04-11
Animalia espezie guztiek beren eboluzioan erakarpen sexualerako hainbat mekanismo landu dituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.
Zubiak bertigoa sentiarazi dit, eta Niagarako urjauzietan edo Death Valleyn bezala, halako erakarpen hipnotizagarria. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.
Batzuetan, bi pertsonaren arteko bat-bateko erakarpena -izan liteke samurra eta lasaia, edo grinatsua eta burrunbatsua- sexuaren bidez zigilatzen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.
Gaur egun bikote askok ugalketaren kontua alde batera utzi eta beren harremana elkarrenaganako erakarpenean, sentimenduetan eta elkarrekin duten proiektu batean oinarritzen dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 286. orr.
Gizon batek esaten badizu bere bizitza guztian sekula ez duela sentitu inolako erakarpenik beste gizon batengana, ez gazterik, ez transexual ederrik, ez deus, gezurretan ari da, besteekin edo bere buruarekin, baina gezurretan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.
Garapen-bideko beste eskualdeen artean, Ekialdeko Europa bakarrik da erakarpen-gune garrantzitsua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.
Gero, zaldi izutuaren brida ukabilaz hartuta, tiraldi ikaragarria eman dio eta erakarpen eremutik askatzea lortu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.
Erdaren aldeko erakarpen faktoreak askoz indartsuagoak direla diozue, euskararen aldekoak baino. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Handia baita denbora joanaren erakarpen indarra. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 44. orr.
Lege fisikoak, izarren, astroen eta gorputz guztien arteko erakarpen indarrak, eta antzekoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.
Zulo beltz hauek hain dentso eta boteretsuak zirela uste izan da, ezen argiak ere ezingo baitziokeen ihes egin bere erakarpen indarrari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Periko izeneko eskolapio bat, ordenako apaizgaien arduraduna, nik behin ezagutu eta pertsona faszinantea iruditu zitzaidana: argia, eta erakarpen-indar izugarrikoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.
Patua, edozein taxu harturik, gure bila etorri eta gure izenaz deitzen gaituenean, gure larriduraren eta beldurraren hondoan beti erakarpen-indar bat egoten duk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.
erakarpen indar (6); eta erakarpen (3)