Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondoaren erakarmena eta lilura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.
Ez dago maitasunik, dagoen bakarra ar eta emeak dira, ar eta emeen arteko harremana, erakarmena, sexuzko gozamena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.
Zer axola dio horrek, tartean maitasuna, edo behintzat, erakarmena baldin badago? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 62. orr.
Andresek sentimentalismo beharbada morboso samar horren erakarmena sentitu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.
Hondoaren erakarmena eta lilura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.
Euskaldunok naturarekiko eta zuhaitzekiko betidanik izan dugu erakarmen eta lotura apartekoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Bertsogintzaren erakarmen eta prestigioa bultzatzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.
Dardar sumagaitz bat eragiten baitio urari ilargiaren erakarmenak, sei mutilen soslaia argitzen duen ilargi horrexek. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.
Erakarmenez betetako begirada. «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.
Alemaniaren aldeko hitzak zorrotzak eta pitzadurarik gabeak ziren eta, batez ere, erakarmen handiko tonuan esanak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 116. orr.
Peterrek dioenez, nire "erakarmen pertsonalagatik", baina hori ez da guztiz egia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.
Gizonen legeek ezin dute eragotzi nahasmendua eta bidegabekeria atseginaren eta oinazearen erakarmen kontaezin eta kontrajarrietan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.
Ez hitzak, ez predikuak, eta ezta egiarik gorenenak ere ez dira aski agerian dauden gauzek sortzen duten erakarmen grinatsuari luzaz eusteko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.
Beren gorputz edertasun guztiez jantzien, kolore guztien dotorezia eta usain guztien erakarmen hordigarria duten forma guztiez jantzien, esentzia lurrinduz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.
Guztiz ageriko gauza iruditzen baitzitzaidan, erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Bestelako erakarmena zen harena. «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.
Sexu bat bestearengana bultzatzen duen erakarmen indar ikaragarriak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.
Gaztelaniak eta frantsesak euskarak baino askoz ere dentsitate handiagoa dutela diozu, eta, ondorioz, euskarak baino erakarmen indar handiagoa. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Kontua da afari hartan Kubako emakume ezkondu baten alboan jesarri zela, eta hasieratik igarri zutela elkarrenganako erakarmen isuria. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 188. orr.
Erakarmen zimiko bat sentitzen du haren aldera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.
Hain garaia izanik, bere gorpuzkera egoki, oliba-koloreko azal eta ilaje dotorearekin, ziurtatuta zeukan beti erakarmen moduren bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.
erakarmen indar (3)