Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erakargarritasun 1 iz erakargarria denaren nolakotasuna.

Beldurraren erakargarritasuna.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 39. orr.

Kazetaritzak erakargarritasuna irabazi du literaturara hurbilduta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Bada oinarrizko arrazoi bat, Frantziskoren erakargarritasuna azaltzen duena: Frantziskok inor gutxik bezala ulertu zuen eta bizipen bihurtu Ebanjelioaren muina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

-Lanaren erakargarritasuna irabaz dezakezun dirutzan datza -besteak zehaztu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

Euromerkatuek garapen-bideko herrialdeentzat zuten erakargarritasuna are handiagoa zen, haiei esker Munduko Bankuaren bitartekaritza saihets baitzitekeen. Asia Ekialdeko merkatuaren erakargarritasun gero eta handiagoa, txinatar merkatuarena bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Bere erakargarritasunagatik eta aldi berean haien gain zertzen zuen presioagatik, Mendebaldeko juduak beren nazionalismoa asmatzera bultzatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

Zientzialari batek ezin dio ikasle bati zalantzan jarri erakargarritasunaren legea, hori asmakizun hutsa delakoan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.

Erakargarritasunez mugitzen du, bere buruari ere sexya izan litekeela erakutsiz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Bazuen erakargarritasunik papar oparoak agerian uzten zuen panoramikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Nire erakargarritasun basatiaren deia sentitu du -esan nien lagunei, serio plantak eginez.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

1995ean, Europar Batasuna Austria, Finlandia eta Suediara zabaldu zenean, argi geratu zen zenbaterainokoa zen dinamika horrek zuen erakargarritasun politikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Eraikin erraldoia 18 instituzioa Smithoniarretan azkena da, Washingtongo erakargarritasun kulturalik nagusiena.  Berria - Mundua   2004-10-23

Besteak zeuden, bakartiak, sexu erraz eta merkearen bila zihoazenak, hura baitzen askorentzat Kubaren erakargarritasunik handiena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 118. orr.

Hori da sarearen erakargarritasunik handienetako bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 159. orr.

Horrek guztiak ezer gutxirako balio izango ziokeen Verneri, pertsonaia aberatsak sortzeko eta erakargarritasun handiko istorioak bizitasunez kontatzeko zuen dohain apartaren jabe izan ez balitz.  Berria - Harian   2005-03-24

Atzerriko inbertsiogileek erakargarritasun gutxiago ikusten diote orain dolarrari eta AEBetan inbertitzeari.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Ezinezkoa zirudien Heriotzaren aingeruak ez ikustea gizakiaren lurreko habitat-eko gordeleku eta zokoak, duela oso gutxi arte edo erakargarritasun gutxikoak edo iristezinak edota biak zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Erakargarritasun eskasa telebistetarako.  Berria - Harian   2005-10-27

Bizirik ez badago, ez du inolako erakargarritasunik izango.  Berria - Kultura   2004-12-18

Niretzat kasuak, erraza izateaz gain, bazuen beste erakargarritasun gustuko bat: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakargarritasuna eta (4); erakargarritasunik ez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus