Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraitsi (567 agerraldi, 105 liburu eta 113 artikulutan; ETCn 5.214 agerraldi; orobat erautsi g.er.), eraits, eraisten 1 du ad jaitsarazi, erorarazi; jaitsi.

Neuk eraikia, neuk eraisten dut; neuk landatua, neuk erauzten.  Elizen arteko biblia   Jr 45,4

Hainbatetan eraitsia, beste hainbatetan berreraikia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.

Zubi altxagarria eraitsi, eta, Hassan igaro orduko, berriz altxatu zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Lanceloten parera iritsi zelarik, berebiziko indarrarekin ekin zion, ezkutua lantzarekin zulatu, saihetsa zauritu, eta zalditik eraitsi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Badakigu 1440. urtean Erandioko apezak -frai Alfontso esaten ari zenarekin zeharo alditxartuta- pulpitutik kolpeka eraitsi zuela fraide lizuna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 207. orr.

Lau tiroz eraitsi behar izan zuen, malapartatua!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.

Saski batean leihotik eraitsi ninduten harresian behera, eta horrela ihes egin nuen haren eskuetatik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,33

Badirudi lurraren hondoraino eraitsi nahi gaituela bideak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

2003. urtean, Nafarroako zazpi herri eraitsi zituen Miguel Sanzen gobernuak: Itoitz, Artozki, Orbaitz, Artzi, Gorriz, Ezkai, Muniain eta Nagoreren erdia, eta Osako etxe bat ere bai.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Eraikin bat eraits daitekeen bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Oinaztua nola sortzen da eta halako bultaz, ezen zartako batean dorreak arraila baititzake, etxeak eraits, habeak eta zutabeak erauz, heroien monumentuak loka eta uzkail, gizakiak hil, aziendak aldran akaba?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Hari atzera eragitea da etxe bat bultzaka eraitsi nahi izatea bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 311. orr.

Hondakinen gainean beste eraikin bat altxatzeko eraitsi dute etxe zaharra, baina oraindik ez dira etxe berria erakitzen hasi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.

Zeure maitaleen esku utziko zaitut; zure prostituzio-lekuak suntsitu eta eraitsiko dituzte.  Elizen arteko biblia   Ez 16,39

Gat, Jabne eta Axdodeko harresiak eraitsi zituen, eta gero hiriak eraiki Axdod eskualdean eta filistearren lurraldean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,6

Jesus gurutzetik eraitsirik, izara batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko eta oraindik beste inor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri.  Elizen arteko biblia   Lk 23,53

Eguzkia sartzean, gorpua zuhaitzetik eraisteko agindu zuen Josuek.  Elizen arteko biblia   Jos 8,29

Oinarrizko zuhurtzia batek esaten zion Gizon Handiari ez zela komeni defentsa-hesiak eraistea hain azkar.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.

Zurezko dorre higikorra egin eta, hirira hurbildurik, harresietako dorre bat eraitsi eta hartu egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 13,43

Azken urteetan gaztetxe ugari hustu eta eraitsi dira.  Berria - Harian   2006-04-21

Zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu eta mendi tontorrak bere putz oihan apurtzailez astintzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Masta eraitsi beharko litzateke ziria haren azpitik kendu ahal izateko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

-Arranopola, oraintxe gogoratu naz -esan zuen Hagridek, eta eskuaz bekokia jo zuen, zaldi bat eraisteko bezain indartsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 52. orr.

Zaldizkoak, zeletatik eraitsiak, lurrean arrastaka zebiltzan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Ospitale hura, dagoeneko eraitsia dagoena zorionez, eraikin zikin, nazkagarri, kiratsez bete bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Berehala pegarra besoetara eraitsirik, edaten eman zion.  Elizen arteko biblia   Has 24,18

Tiroka hasi ziren, harik eta beste gabiraiak ere eraitsi zituzten arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.

Goian borrokan ari zirenei tiro egin zien hegazkinen aurkako kanoiarekin, eta, miraria!, hegazkinetako bat eraitsi zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Kuku-erlojua eraitsi nuen hormatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Galileok berak aukeratutako pisua zuten bolak plano inklinatutik eraitsi zituenean [...], argi bat piztu zitzaien natur zientzialari guztiei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Erdi eraitsita egon arren, Euskal Jai bizirik dela erakusten jarraitzen dute Iruñeko gaztetxeko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Batetik, eraikuntzan erabiltzeko material berriak ikertu beharko lirateke, eta, bestetik, eraikuntzan eta eraikina eraistean sortuko diren hondakinen berrerabilpena eta birziklatzea landu beharko genituzke.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Pinu eraisten dabilen basomutil gazte bati irakurria diot bere land-roverrean "baso esplotakuntza" duela lanbide.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.

2 irud/hed

Gero, gehiegikeriak: bi urte, izuz eta ikaraz, menderatzeko Irlandako katolikoen matxinada eta hainbat eskoziarren buru harroak lurreraino eraisteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 170. orr.

Udaberriko haizeak, loreak loratzen dituen horrek berak, eraitsi zuen amona.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Jaunak zutik eusten die umilei, lurreraino eraisten ditu gaiztoak.  Elizen arteko biblia   Sal 147,6

Beste tiro batez, mandoa eraitsi zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Kantek eraitsi zuen metafisika, Hegelek beste modu batean egin bezala, Schopenhauerrek ere berriro altxatu du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Bekatuaren zentzura itzartzen dira, antzinako gizarte-egitura eraisten ikusteak sorturiko astinaldiaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Europako gizarte eredu hori eraitsi nahi duten presio taldeak.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Mantxu-dinastia eraitsi egin zuten K.o. 1911n krimen bikoitzagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Herrien arteko mugak ezabatu ditut, haien ondasunak harrapatu eta, gudari ausartaren gisa, erregeak eraitsi.  Elizen arteko biblia   Is 10,13

Tronu hori eraitsi dugularik, eta zorionez betiko, ez dezagun haren oinarriak desegiteko beldurrik izan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Baina harrokeriaz eta handiustez bete zen, eta erregetzatik eraitsi egin zuten eta bere aintza galdu zuen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,20

Lotsaturik geldituko dira jakintsuak, eraitsiak eta preso hartuak izango.  Elizen arteko biblia   Jr 8,9

Denbora-tarte labur horretan Tsin-go Cheng erregeak ordu arte bizirik zeuden beste sei erresumak eraitsi zituen eta horrela estatu unibertsal sinikoaren sortzaile bihurtu zen, Tsin She Huang-ti tituluarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Gizarte-mugimendu ekintzaile berria sortzen laguntzea agintean dauden egiturak eraitsi ahal izateko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Espainiar inperioak, kasu, hainbat koloniatan olibondoak eta mahastiak landatzea debekatu zuen; edota Britainia Handiak Bengalako ehungintza edota Egiptoko altzairugintza industria eraitsi zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Sinesteak oro, itxaropenak, olertiak, ilusioak azpikoz goratu zituen, lehiak birrindu, arimaren uste onak erauzi, maitasuna hil, emakumearen gurtza ideala eraitsi, bihotzaren ilusioak zulatu, inoiz egin den eszeptiko lanik erraldoiena burutu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.

Objekzio kritikoa besterik ez da, ordea, teoria eraisten duena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.

Eraitsita, burua makur, oin muturretara begira paseatuz ematen duzu eguna, hitz egiteko animorik gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 131. orr.

Errotik egindako zaharberritze lanik gabe, munduko ekonomiak badu historia errepikatu eta behera erortzeko arriskua: XX. mendeko beste utopia asko bezalaxe -lehenengo laissez-faire globala, faxismoak eta komunismoa, besteak beste-, goitik behera eraistekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Garaituak eta moralki eraitsiak soldaduak eta herritar zibilak, haurrak, emakumeak eta zaharrak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 42. orr.

Mundua estetikoki eraiki (edo eraitsi) nahi dugu.  Berria - Kultura   2006-01-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Etxe eraitsi batean aurkitutako baldosa hautsiak biltzen jarduten zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Dorre eraitsia ez zen gehiago exekuzioetarako leku aproposa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Zer pisu bat bere larruazal nabarra igurzten ari zen enbor eraitsiaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Urrikalmen [...]: Erdi aroko guduetan oinezko soldaduak zaldun eraitsiari hilkorra zela erakusteko erabili ohi zuen sastakaia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 258. orr.

Beste gurin pilak, hasiak, ganibet zabalez zorrotz zizelkatuak, ibarrez eta pitzadurez josiak, tontor eraitsien antzekoak ziren, udazkeneko arratsalde baten zurbiltasunak urreztaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artozki eraitsi (5); bat eraitsi (6); behera eraitsi (5); eraits ditzagun (4); eraitsi aurreko (3); eraitsi aurretik (5); eraitsi behar (6); eraitsi beharko (3); eraitsi du (4); eraitsi dute (3); eraitsi egin (10); eraitsi egin behar (4); eraitsi egingo (5); eraitsi eta (21); eraitsi izana (6); eraitsi nahi (6); eraitsi ondoren (9); eraitsi zituen (10); eraitsi zituenean (3); eraitsi zituzten (8); eraitsi zituztenean (3); eraitsi zuen (15); eraitsi zuenean (4); eraitsi zuten (26); eraitsi zutenean (3); eraitsiko dituzte (3); eraitsiz gero (3); eta eraitsi (16); etxe eraitsi (6); etxea eraitsi (3); etxeak eraitsi (5); gaztetxea eraitsi (7); guztiak eraitsi (4); harresia eraitsi (3); harresiak eraitsi (7); hau eraitsi (3); herri eraitsi (3); herria eraitsi (3); herriak eraitsi (5); hori eraitsi (4); hustu eta eraitsi (7); jai gaztetxea eraitsi (3); lurrera eraitsi (6); lurrera eraitsi eta (3)

eraikina eraisteko (4); eraikina eraisten (4); eraisteari ekin (3); eraisteko agindu (3); eraisteko agindua (3); eraisteko baimena (5); eraisteko eta (3); eraisteko lanak (8); eraisteko lanen (6); eraisteko lanen inguruko (3); eraisteko lanetan (3); eraisteko operazioa (8); eraisteko operazioa hasi (3); eraisteko operazioan (3); eraisten ditu (4); eraisten dituena (3); eraisten dituzte (3); eraisten du (4); eraisten hasi (4); eraisten zituzten (3); eraisten zuen (3); eta eraisteko (25); eta eraisteko operazioa (6); eta eraisteko operazioan (3); etxeak eraisten dituena (3); euskal jai eraisteko (6); gaztetxea eraisteko (12); gaztetxea eraisteko lanak (3); gaztetxea eraisteko lanen (3); harresiak eraisteko (5); harresiak eraisteko baimena (3); husteko eta eraisteko (18); jai eraisteko (6); jai gaztetxea eraisteko (4); jo eta eraisteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus