Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasia zen Donostia mendetan barrena gartzela bihurtu zuen murru madarikatuaren eraisketa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 41. orr.
New Yorkeko Dorre Bikien eraisketa, irudi pornoak eta kiroletako eszenak lotzen dituen bideoak irudien banalizazioari buruzko hausnarketa egiten du. Berria - Kultura 2006-04-09
Palestinarren etxeen eraisketa gelditzeko ezin duela ezer egin esan zuen Annanek. Berria - Mundua 2004-06-26
Elkartearen lehenengo ekintzak nahikoa arrakastatsuak izan ziren -XVI. mendeko zubi baten eraisketaren kontrako helegitea, Pilsudski kaleko kafetegi modernistaren zaharberritze lanen gelditzea-, eta horrek indarra eman zion taldeari, hasieran. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.
Bizkaian ez dugu beste eraisketa industrial bat onartuko, eta ez dugu nahi Naval Izarretik bereiztea, porrot tekniko eta ekonomikora eramatea litzatekeelako. Berria - Ekonomia 2004-10-14
Txinan konfuziar letragizonen aldi bateko eraisketak aukera beranta eman zion murgilduta zegoen herri-literaturari bertako hizkuntza bizian Txinako gizarte-bizitzaren gainaldera irteteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.