Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraile1 (orobat erahile g.er.) 1 iz aurrez pentsatuz eta maltzurkeriaz hiltzen duen pertsona.

Laster jakin izan zuen erailea George Hamilton zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 17. orr.

Ustezko erailea, ordea, polizia bat zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 41. orr.

Sarajevoko eta Kosovoko izugarrikerietan pentsatzen ari naiz, milaka eta milaka pertsona errugabe sarraskituetan, zergatik, eta eraileak ez bezalakoak zirelako bakarrik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Erailerik ere izango zen jende multzo ikaragarriaren tartean: akaso Poliziaren galderen aurrean bizilagunek "erabat pertsona normal eta langile" bezala deskribatzen dituzten horiek, akaso sekula harrapatuak ez diren eraileen ehuneko hainbateko hura osatzen zuten sindikatu ezkutuko partaideak  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Sortu berritan okerrerako guztiz joerarik gabea izanik, zelan daiteke okerrera jo, nahigabeak, hilak, erailak eta, negargarriena, eraileak sorraraziz?  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 116. orr.

Oholtzan, agintariak mugitu ziren, urduri, eta Pinetek eraileari keinu egin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus