Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraikizale on eta beteginena hutsetik edo hutsaren gainean eraikitzen duena da, zenbat-eta hutsagotik eraiki orduan-eta gehiago baita eraikitzen dena, eta horrela, mendizale-euskaltzaleentzat hutsaren pare dira mendia eta euskara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 275. orr.
Etxe eta kale, irudi luke garapen ikaragarri azkarreko minbizi suntsitzaile bezainbat eraikizale batek kaotikoki ugaldutako herri murritz bat baizik ez dela hiria, etxe bakarrekoa eta kale bakarrekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.
Antzemanda nago gaurko euskaltzale eta mendizale eraikizaleak zale direla, bai, baina ez gura edo gale (amodio eraikian ere, zure zale izango naiz, txit asko nahi dizut, baina ez naiz gaurgero zure gura edo gale); haien zaletasun hori, lehen ere esana dago, esnezalearena da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 275. orr.