Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eraikintzar (orobat eraikin tzar) iz adkor eraikin handia.
Etorkizunean Bilbok erakutsiko duen postala eraiki nahi dugu, gaurko futbol zelaiak ez baitira porlanezko eraikintzarrak, arte lanak baizik. Berria - Kirola 2006-04-08
Gerra ostean, atzera egin behar izan zuten Minsk hiria eta, harrezkero, bestelako itxura du: etorbide zabalak, eraikintzarrak, zubi ikusgarriak. Berria - Kultura 2004-02-21
Hogei urte zeramatzaat egunero-egunero eraikin tzar hori ikusten, hogei urte zehaztu nahian zergatik ez zaidan gustatzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 264. orr.
Eraikin tzar handi baten aurrera iritsi ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.