Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraikigarri 1 izond orubeez mintzatuz bertan eraiki daitekeena.

EAEn %29 gehitu dira sei urtean hiri-lurrak eta lur eraikigarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

EAEko hiri-lurra eta lur eraikigarria %28,81 hazi zen sei urtean 1996tik 2002ra.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Sei hektareetarik bost laborantza eremuan sartuak daude eta bat eraikigarria, hain justu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

2 ongi aritzeko eredu gisa balio duena.

Ukitu ditugun aspektu desberdinen berri emango luketen azterketa-ildoak garatzea litzateke erronka nagusia, horiek modu eraikigarrian bateratzeko gai izango liratekeenak alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Bushen atzerri politikaren azken helburuekiko konpromiso osoa du Kerryk, eta ez du behar adinako konfiantza izango Iraketik modu eraikigarrian ateratzeko.  Berria - Mundua   2004-05-23

Euskal herritarrei eskaera zehatza egin nahi izan zien Hezkuntza sailburuak, immigrante berriak «modu positibo eta eraikigarrian» har ditzaten.  Berria - Harian   2005-03-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus