Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta gero, egitura eta eraikidurak dira arras desberdinak, horrek ere trabak aise ekartzen. Herria 2004-02-05
Zer atsegina 1973-an prefabrikatu bat muntatu ahal izan zutelarik Harretxeko eremuetan! Hazparnen zuten aurkitu, Mixel Labeguerie-ren bidez, eraikidura egokiago hori, 23 haur bazirelarik ordukotz ikastolan. Herria 2001-11-08
Pasatzean, 4 edo 5 kilometrotan, eraikidura handiak ikusten ditut eliza batekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 148. orr.
Larunbatean, Baigorrin, Irulegiko Sotoaren eraikidura berrien estreinaldia, goizeko 10.30etan. Herria 2005-06-30
Horra zergatik behar dituen, eta behar giren Eskual Herriarentzat eta Eskual Herrian eraikidura bereziak gure nortasunaren finkatzeko. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 146. orr.
Goazen beraz baikorki aintzina, gutarik bakotxak harri xuri batzu pausatuz bertzelako gizarte baten eraikiduran. Herria 2003-11-20
Bainan, zorigaitz haundiz, Frantses eta Español eraikidura zaharrek ez gaituzte oraino Euskal Herri bezala bizitzerat utzi nahi. Herria 2003-05-01
Euskal-departamendua, ez baitezpada denek eraikidura miresgarri batentzat daukagulakotz departamendua, bainan gaurko egunean ez baita egokiagorik (denarekin egin behar besta!) eta oro har euskal-departamenduak aintzinerat egiteko molde zerbait ekartzen ahal bailuke bere heinean. Herria 2003-01-14