Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraiki, eraikitzen (orobat eraikiten g.er.) (6.561 agerraldi, 244 liburu eta 2.548 artikulutan; ETCn 93.003 agerraldi) 1 du ad hainbat ekai elkartuz, lurrean jaso.

Mendixka gotortu eta hiri bat eraiki zuen; Samaria deitu zion, mendixkaren jabe izan zen Xemerren izena ezarriz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,24

Nolanahi eraikitako herrixkak beren dendatxo zurezkoekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Oroitarria altxatzea arrunta iruditzen zitzaion oso; jauregia eraikitzea, gutxiegi; hilobia egitea, tristeegi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.

Hark eraikiko dit etxea eta nik betiko sendotuko diot erregetza.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,12

Jauretxea eraiki zion Baali Samarian eta aldarea ezarri bertan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,32

Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,9

Euskal burniola zaharretan, eliz eta dorre eraikiten, zenbat moro eta esklabo aritu zen jakinen balu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 88. orr.

Arnegin 1656an eraiki edo altxatu zuten eliza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Piramideak eraikitzearen inguruko misterioaz ziharduen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Jaunaren etxea eraikitzeko, harrobian bertan landuriko harriak ezarri zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,7

Erromatarren eraikitzeko eraren ezaugarri ziren eta arkitektura greziarrarengandik bereizten zituzten materialek deskribatzen saiatzen dela xehetasun handiz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Gerra hotzaren garaian estatubatuarrek base itzela eraiki zuten Groenlandiako iparraldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Aipatu plan horren aurrerapenak, Garrafeko zabortegia urte batzuk barru itxi egin behar zenez, Bartzelonako portuan errauste planta erraldoi bat eraikitzea aurreikusi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Ez ninduten bultzatu, ordea, kirol zelaia eraikitzen ari ziren kamioi eta gruen marruek, edo akordeoiarekin interpretatzen nituen doinuek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Barne aldera, zurginek barrandegia eraiki zuten harresiaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Artegiak eraikiko ditugu hemen artaldeentzat eta hiriak familientzat, Lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen.  Elizen arteko biblia   Zen 32,16

-Eraiki ditzagun orain hiri bat eta zerurainoko dorre bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Tumulua eraikitzen denean, emakumeek egin dezakete negar.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.

Betelen eraikitako aldarera igo zen Jeroboam.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,33

Lege publikoek ez dute uzten tarteko pareta mehelinetan oin eta erditik gorako lodiera duten hormarik eraikitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Ateratako diruekin portiko pertsiarra eraiki zuten hiritar guztien adorea eta ekintza ospatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Errepidea zabaldu zutenean eraiki zuten hor burdinazko zubi ederra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 110. orr.

Bide ugari eraiki zuen Harrizko Etxeetako Jendeak, indartsuagoa zenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 127. orr.

Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Morannos atzeko lautada hartan, Mordorko morroiek Ate Beltzaren defentsarako eraikitako tunelak eta lurrazpiko armategiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Labirinto bat eraikitzera erretiratzen naiz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Haren aita François Zola ingeniari veneziarra edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Bidean zehar, bata bestearengandik urrun, uharkak eraiki zituzten urik gabeko lurraldeetara larrialdietan bidalitako tropentzat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Honek, orduan, gastu handia eta teknika eta lan handiak beharko zituen setiatzeko makina bat eraiki zuen, 125 oin altuerakoa eta 60 oin zabalerakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Jaurlaritza «serio» aztertzen ari da hiru ontzi erraldoi eraikitzea, kamioiak itsasoz Frantzia iparraldera garraiatu eta errepideetako trafikoa arintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Batzuk etsaiak eraiki eta ihes egitean erdizka suntsitutako gabarrak eta zubiak sendotzen; besteak hornigaiak bildu eta harrapakina jasotzen, eta beste batzuk ibaiaren ekialdeko ertzean defentsa-eraikinak presaka eraikitzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Saiatu naiz baleztak, eskorpioiak eta bestelako gerra-makinak eraikitzen eta konpontzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.

Oinarri honen gainean urrez, zilarrez, harribitxiz, zurez, belarrez edo lastoz eraiki daiteke. munduko filosofo guztiak eta armada guztiak gai ote lirateke horrako eltxo hori eraikitzeko?  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,12

Materialen eta eraikitzeko ahalmenen erabilera zuzena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Sare bat eraiki behar diagu, jakiteko istant bakoitzean non jo eta norat jo, zer egin eta zer ez egin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Gaztelan eraiki zuela Jainkoak Paradisua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.

Gaina herriko harginek brikez eraikia dute, 1733an, Pierre Etxauzkoa erretore zelarik, Jean de Saint Martin Etxauzko bizkondea elizaren nausi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.

Bakea eraiki behar da, gero beti han bizitzeko etxe bat eraikitzen den bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

Etorbide zabal-zabalak urratu nahi dituzte, eta perspektiba luzeak eraiki, berez-berez sar dadin handik etorkizun otzana.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

Harrezkero itsaso horiek ezagunago bihurtu ziren, greziarrek bertan kolonia ugari eraiki zituzten, kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

Unibertsoa eraiki zuen lehenik, eta haren bazter batean esferatxo bat ipini, planeta bat, halako moldez antolatua, non posible izango baitzen fenomeno guztiz bitxi eta jostagarri bat agertzea: bizitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Sila bezalako diktadore despotiko baten bitartez, hark desegiteko izan zuen kemen berbera eraikitzeko duen baten bitartez, alegia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.

2 irud/hed

Mundua pentsatuz munduak eraikitzen dakien tresna; menturaz baliaturik, menturari aurre egiten dion arma.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Lurrean zerua eraikitzeko amets hori, amildegiaren gainean egin beharreko salto hori, ez zen ulertzen erraza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.

Bizitza, norbere askatasunaren gainean, ezerezaren gainean bezala, eraikitzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.

Gizakien artean hil nintzen, oroimenak gizartea eraikitzen zuen garaian, gizalditik gizaldirako lotura tinko sendoa zen garaian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Dogma sakratua da hau, bera gabe ezinezkoa da gizarte legitimoa eraikitzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Esferaren gainean eraikitako irudi geometrikoen ezaugarri asko eguneratu zituen Menelaok.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

Ingalaterra, adibidez, Irlandako nazionalismoari apur bat amore emanagatik, aitzineko mendeetan eraikia zuen Indietako inperioa oso-osorik begiratzeaz arduratu zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

Porlanez eraikitako gezurrari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Hasierak bere altzoan du bukaera, zapalduen gainean eraikitzen dira heroiak, egoismoak eragindako porroten galeria da maitasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Lengoaia arimak eraikitzen duen tresna da, eta kristal bat da, begien eta munduaren artean ipintzen duguna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Alegia, teknologia sozialki eraikia da, eta eraikitze-prozesu horretan aktore sozial desberdinek (interes eta ardura desberdinekin) hartzen dute parte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Beraz, eraiki genezake planteamendu etiko bat, oinarriak, helburuak, etab., txit razionalki justifikatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.

Ibarretxeren gobernuak ukendu gisan aurkeztutako datu ekonomikoak gezurretan eraikiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Pentsatzen dakiena bakarrik, argumentu berriak eraikitzen dakiena bakarrik, galderak ongi mugatzen dakiena bakarrik izango da gai jakintzan sakontzeko eta jakintza berria ekoizteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 41. orr.

Nork lezake, bere gogo ahaltsuz, naturaren maiestateari eta aurkikunde hauei dagokien poema bat eraiki?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 309. orr.

Eraiki behar duen testuko koherentzia eta edertasuna ditu artistak legedi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Hizkuntza arrunta osatzen dutenen sinonimo edo perifrasi ez liratekeen kontzeptuen hiztegi poetiko bat eraikitzeko posibilitateari buruzko monografia bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Hizkuntz egituraren teoria orokor formalizatua eraiki eta teoria horrek oinarrian daukana ikertzeko ahaleginaren parte bat da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Perpausak eraikitzeko erabiltzen diren sinboloen talde mugatuaHarreman libreen gain eraikitako ordena soziala ezarri zuen mugimendu komunalak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Bonabenturak bere Legenda-n eraiki zuena, onartu zuela irudi ofizial eta kanonikotzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Porlanez eraikitako gezurrari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Falserian eta gezur handi baten gainean eraiki zuela bere bizitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 186. orr.

Ez ote du gure bizitzak kearen eta lurrunaren antz handiagoa, edo bipiak jan zuraren, ezen ez harrien eta harkaitzen, zeren bizitza denboraren gainean eraikia den eta denbora ere halakoa den?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.

Lau hankak, itzal onirikoak eraikiz, lubakira bidean saiatu ziren, errukirik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 43. orr.

Apurka-apurka, urratsez urrats, bere ingurumena eraikitzen du umetxoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.

Beraz, orain arte Metafisika dogmatikoki eraikitzeko egin diren saialdi guztiak gertatugabekotzat jo ahal eta behar dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.

Kristauek ez dute beraz gerraren aurka nazioarteko frontea eraikitzen ahal?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Sorkuntza artistikoaren gaineko egia gizonezkoek zehazten zutela ulertu nuen eta emakumezkoek euren egia eraikitzeko zeukatela oraindik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Hitzez bezainbat etsenpluz eraikitzen zituen entzuleak, gorputz osoa mihi bihurtua baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.

Nola eraiki dezake emakume batek bere irudi publikoa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.

Niretzat misterio bat da nola eraikitzen den kanona.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 223. orr.

Bere totalitatea neurketaren bitartez, h[au] d[a], bere zatien hurrenez hurrengo sintesi eraikitzeko beharrik gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Honen gainean bere arrazoizko sistema sendagarria eraikitzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Logika baten arabera eraiki ahal dira hitzak zifratzeko kodeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 176. orr.

Jaikitzean, benetakoak ametsetan eraikitako irudiarekin zer ikusirik izango ote zuen pentsatzera heldu nintzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

Carvalho Canillejas aldean topatu zuten, eraiki gabeko eremu batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 57. orr.

3 ongi aritzeko eredua eman.

Bere hizkera xumez eta bihotz handitasunez entzuleak onbidean eraikiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Aita santua eta kardinalak erabat eraikiak gelditu ziren haren predikuarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

Beharbada, fede onez, eroso bizitzeko moduko iragan bat eraikia zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.

Jainkoaren zerbitzarien erantzunak bukatu zirenean, Ostiako gotzaina arras eraikia gelditu zen bataren zein bestearen hitzekin eta bihotzez eman zizkion eskerrak Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 373. orr.

Onbidean eraikitzeko, berriz, santuarenganako kultua suspertu nahi du, eta imitatua izan behar duen santuaren eredugarritasuna azpimarratu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

"Euskaldunak" (edo "los vascos"), errealitaterik eta zilegitasunik ez duen plural "eraiki" bat dela argudiatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.

Honi "egoera eraikia" esaten zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldare bat eraiki (6); aldarea eraiki (47); aldarea eraiki omen (16); aldarea eraiki zion (6); aldarea eraiki zuen (17); arabera eraiki (7); artean eraiki (20); artean eraiki behar (6); asko eraiki (6); bakea eraiki (12); bat eraiki (217); bat eraiki behar (10); bat eraiki du (11); bat eraiki dute (11); bat eraiki eta (9); bat eraiki nahi (31); bat eraiki nahian (7); bat eraiki zion (6); bat eraiki zuen (27); bat eraiki zuten (20); bat ere eraiki (9); batzuk eraiki (7); berak eraiki (8); berri bat eraiki (24); berri eraiki (6); berria eraiki (19); berria eraiki nahi (5); berriak eraiki (14); berriro eraiki (8); berriz eraiki (8); bertan eraiki (7); bidez eraiki (5); da eraiki (12); dorreak eraiki (5); dute eraiki (6); elkarrekin eraiki (6)

eraiki ahal (39); eraiki ahal izateko (24); eraiki arte (6); eraiki baimena (7); eraiki baino (9); eraiki baino lehen (5); eraiki baitzuten (6); eraiki behar (127); eraiki behar da (13); eraiki behar dela (23); eraiki behar den (5); eraiki behar dugu (5); eraiki behar izan (8); eraiki behar zela (5); eraiki beharko (25); eraiki beharra (21); eraiki beharrean (10); eraiki beharreko (19); eraiki berri (10); eraiki berria (9); eraiki da (11); eraiki daiteke (21); eraiki daitekeela (8); eraiki daitekeen (8); eraiki den (9); eraiki dezagun (15); eraiki dezakegu (6); eraiki dira (17); eraiki diren (9); eraiki ditu (17); eraiki dituzte (23); eraiki dituzten (8); eraiki ditzagun (6); eraiki dizudan (8); eraiki dizudan tenplu (6); eraiki du (38); eraiki dudan (5); eraiki duen (28); eraiki dugu (6); eraiki dute (39); eraiki duten (18); eraiki edo (6); eraiki egin (6); eraiki erabakitzeko (6); eraiki eta (81); eraiki ez (6); eraiki gabe (13); eraiki genuen (7); eraiki nahi (224); eraiki nahi den (10); eraiki nahi ditu (8); eraiki nahi dituzte (11); eraiki nahi dituzten (12); eraiki nahi du (23); eraiki nahi duela (7); eraiki nahi duen (13); eraiki nahi dugu (16); eraiki nahi dute (11); eraiki nahi dutela (7); eraiki nahi duten (22); eraiki nahi izan (8); eraiki nahi zuen (6); eraiki nahi zuten (7); eraiki nahian (14); eraiki nahiko (5); eraiki nuen (5); eraiki ohi (6); eraiki omen (25); eraiki omen zioten (16); eraiki zen (47); eraiki zenean (6); eraiki zenetik (5); eraiki zion (19); eraiki zion jaunari (5); eraiki zioten (8); eraiki ziren (14); eraiki zituen (44); eraiki zituztela (5); eraiki zituzten (43); eraiki zuela (6); eraiki zuen (157); eraiki zuen bere (8); eraiki zuen eta (5); eraiki zuena (10); eraiki zutela (11); eraiki zuten (151); eraiki zuten eta (6)

ere eraiki (22); errauste planta eraiki (9); eta eraiki (34); eta nik eraiki (7); etorkizuna eraiki (10); etxe bat eraiki (9); etxe eraiki (5); etxea eraiki (21); etxeak eraiki (13); ezer eraiki (5); ezin da eraiki (5); gabe eraiki (10); gainean eraiki (60); gainean eraiki nahi (6); gainean eraiki zen (6); gainean eraiki zuen (9); gehiago eraiki (6); geroa eraiki (6); gipuzkoan eraiki (10); gipuzkoan eraiki nahi (9); gora eraiki (5); gutxi eraiki (5); haizeari aldarea eraiki (16); handiak eraiki (7); harresia eraiki (8); hau eraiki (7); herria eraiki (11); herriak eraiki (6); herrian eraiki (5); herriko etxeak eraiki (5); hiri bat eraiki (5); hiria eraiki (6); hiriak eraiki (5); hor eraiki (5); hori eraiki (8); horien gainean eraiki (5); hortan eraiki (5); inguruan eraiki (17); lehenago eraiki (5); mundu bat eraiki (6); nik eraiki (11); nik eraiki dizudan (8); nola eraiki (31); non eraiki (13); oinarrituta eraiki (6); onbidean eraiki (5); planta eraiki (10); plantak eraiki (5); prozesurik eraiki (6); tenplua eraiki (7); urte eraiki (8); urtean eraiki (5); zela eraiki (5); zubi bat eraiki (5); zubia eraiki (7); zubiak eraiki (8)

bat eraikia (21); bat eraikia izan (9); batean eraikia (6); baten gainean eraikia (6); berri bat eraikia (5); eraikia da (15); eraikia dago (5); eraikia den (12); eraikia eta (9); eraikia izan (40); eraikia izan da (7); eraikia izan zen (11); eraikia izanen (6); eraikia zegoen (10); eraikia zen (15); eraikia zuen (16); eraikia zuten (7); eraikiak dira (8); eraikiak diren (6); eraikiak izan (18); eraikiak izan ziren (7); eraikiak izanen (5); eraikiak izanen dira (5); eta eraikia (5); gainean eraikia (26); gainean eraikiak (8); inguruan eraikia (6); mendean eraikia (7); noiz eraikia (5); urte eraikia (7); zegoen eraikia (5)

bat eraikiko (50); bat eraikiko du (7); bat eraikiko dute (12); berak eraikitako (9); berri bat eraikiko (9); berria eraikiko (16); berriak eraikiko (7); berriro eraikiko (7); didazu zuk eraikiko (5); eraikiko da (28); eraikiko den (25); eraikiko dira (14); eraikiko diren (14); eraikiko dit (5); eraikiko ditu (15); eraikiko dituela (6); eraikiko dituzte (25); eraikiko dituztela (7); eraikiko dituzten (6); eraikiko du (31); eraikiko duela (5); eraikiko dugu (15); eraikiko dut (7); eraikiko dute (42); eraikiko dutela (7); eraikiko duten (10); eraikiko lukete (7); eraikita dago (6); eraikitako etxe (8); eraikitako etxeak (7); etxeak eraikiko (5); etxebizitza eraikiko (11); etxebizitza eraikiko dituzte (5); gainean eraikiko (9); gainean eraikita (7); gainean eraikitako (18); inguruan eraikitako (9); non eraikiko (8); non eraikiko den (5); omenez eraikitako (8); zuk eraikiko (5)

bat eraikitzea (76); bat eraikitzea da (5); bat eraikitzea erabaki (6); bat eraikitzeak (6); bat eraikitzearen (5); bat eraikitzeari (6); baten eraikitzea (34); baten eraikitzearen (6); berri baten eraikitzea (10); berriak eraikitzea (9); berriaren eraikitzea (5); eraikitzea da (30); eraikitzea erabaki (23); eraikitzea erabaki zuen (8); eraikitzea erabaki zuten (6); eraikitzea eta (15); eraikitzea ez (10); eraikitzea izan (8); eraikitzea posible (5); eraikitzea proposatu (7); eraikitzea proposatzen (5); eraikitzeak ez (6); eraikitzearen alde (9); eraikitzearen kontra (7); eraikitzeari begira (5); eraikitzeari ekin (10); errauste planta eraikitzea (6); ez eraikitzea (5); gainean eraikitzea (6); gehiago eraikitzea (6); planta eraikitzea (9); zubiak eraikitzea (5)

bakea eraikitzeko (16); banaketa hesia eraikitzeko (5); bat eraikitzeko (139); bat eraikitzeko asmoa (10); bat eraikitzeko aukera (6); bat eraikitzeko kontratua (10); baten eraikitzeko (34); berri bat eraikitzeko (18); berria eraikitzeko (35); berriak eraikitzeko (7); berriro eraikitzeko (7); berriz eraikitzeko (6); bizilekua eraikitzeko (6); demokratikoa eraikitzeko (8); eraikitzeko agindu (6); eraikitzeko asmoa (31); eraikitzeko asmoa du (5); eraikitzeko asmoa dute (5); eraikitzeko asmoz (6); eraikitzeko aukera (23); eraikitzeko baimena (21); eraikitzeko baimena eman (7); eraikitzeko behar (7); eraikitzeko beharra (5); eraikitzeko beharrezkoak (5); eraikitzeko bidea (9); eraikitzeko bidean (6); eraikitzeko deia (8); eraikitzeko deia egin (6); eraikitzeko diru (6); eraikitzeko duen (6); eraikitzeko edo (7); eraikitzeko egitasmoa (7); eraikitzeko erabili (12); eraikitzeko erabiliko (5); eraikitzeko erabiltzen (7); eraikitzeko eskatu (6); eraikitzeko eta (27); eraikitzeko gai (7); eraikitzeko garaia (6); eraikitzeko ideia (5); eraikitzeko konpromisoa (6); eraikitzeko kontratua (13); eraikitzeko lan (7); eraikitzeko lanak (24); eraikitzeko obrak (6); eraikitzeko orduan (6); eraikitzeko prest (7); eraikitzeko proiektua (9); eraikitzeko prozesua (5); eraikitzeko prozesuan (5); eraikitzeko xedea (7); errauste planta eraikitzeko (11); espetxe berria eraikitzeko (5); eta eraikitzeko (13); etorkizuna eraikitzeko (11); etxea eraikitzeko (11); etxeak eraikitzeko (8); etxebizitza eraikitzeko (7); etxebizitzak eraikitzeko (10); europa bat eraikitzeko (6); europa eraikitzeko (18); euskal herria eraikitzeko (13); ez eraikitzeko (6); ezkerretik eraikitzeko (7); gasontzi bat eraikitzeko (7); gehiago eraikitzeko (12); geroa eraikitzeko (6); hau eraikitzeko (6); herria eraikitzeko (19); herria ezkerretik eraikitzeko (6); hesia eraikitzeko (10); hori eraikitzeko (17); horren eraikitzeko (6); hura eraikitzeko (6); jaunaren etxea eraikitzeko (5); museoa eraikitzeko (6); nazioa eraikitzeko (8); onbidean eraikitzeko (7); ontziak eraikitzeko (6); petroliontzi bat eraikitzeko (6); planta eraikitzeko (16); politikoa eraikitzeko (5); prozesu bat eraikitzeko (9); prozesua eraikitzeko (11); sozialak eraikitzeko (6); tenplua eraikitzeko (18); urtegia eraikitzeko (8); zentrala eraikitzeko (6)

ari dira eraikitzen (5); bakea eraikitzen (5); banaketa hesia eraikitzen (8); barrena eraikitzen (9); barrena eraikitzen ari (9); bat eraikitzen (95); bat eraikitzen ari (26); bat eraikitzen du (8); bat eraikitzen hasi (5); baten eraikitzen (9); batzuk eraikitzen (5); berri bat eraikitzen (10); berria eraikitzen (13); berriak eraikitzen (14); berriro eraikitzen (5); berriz eraikitzen (6); da eraikitzen (7); dira eraikitzen (10); eraikitzen ahal (21); eraikitzen ahal da (5); eraikitzen ahalko (5); eraikitzen ari (282); eraikitzen ari da (25); eraikitzen ari dela (5); eraikitzen ari den (79); eraikitzen ari dira (29); eraikitzen ari direla (5); eraikitzen ari diren (26); eraikitzen ari duten (5); eraikitzen ari gara (9); eraikitzen ari zen (6); eraikitzen ari zirela (5); eraikitzen ari ziren (35); eraikitzen da (26); eraikitzen dela (5); eraikitzen den (16); eraikitzen dira (22); eraikitzen diren (8); eraikitzen ditu (12); eraikitzen dituen (12); eraikitzen dituzte (13); eraikitzen dituzten (6); eraikitzen du (33); eraikitzen duen (12); eraikitzen dute (6); eraikitzen duten (9); eraikitzen eta (25); eraikitzen ez (7); eraikitzen hasi (55); eraikitzen hasi zen (12); eraikitzen hasi ziren (9); eraikitzen hasia (5); eraikitzen hasiko (14); eraikitzen hasiko dira (6); eraikitzen hastea (8); eraikitzen hasteko (19); eraikitzen jarraitzeko (7); eraikitzen lagundu (8); eraikitzen laguntzea (6); eraikitzen laguntzeko (7); eraikitzen omen (5); eraikitzen saiatu (8); eraikitzen zen (5); eraikitzen zituen (8); eraikitzen zituzten (5); eraikitzen zuen (5); ere eraikitzen (6); eta eraikitzen (14); eta eraikitzen ari (6); etxea eraikitzen (15); etxeak eraikitzen (10); europa eraikitzen (7); gainean eraikitzen (18); gehiago eraikitzen (8); hesia eraikitzen (14); hori eraikitzen (7); inguruan eraikitzen (6); israel eraikitzen (5); israel eraikitzen ari (5); israel zisjordanian eraikitzen (16); nola eraikitzen (13); nola eraikitzen den (5); onbidean eraikitzen (7); ontziak eraikitzen (6); zinema eraikitzen (13); zisjordanian barrena eraikitzen (9); zisjordanian eraikitzen (26); zisjordanian eraikitzen ari (26); zubiak eraikitzen (9)

bat eraikiz (14); eraikiz eta (5); ezkerretik eraikiz (13); herria ezkerretik eraikiz (13); zubiak eraikiz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus